Joan edukira

    Maiz egindako galderak: aprobetxamenduak

    Aprobetxamendua: Ur-bolumen jakin bat erabiltzeko eskubidea da, ura puntu batetik edo batzuetatik hartuta, erabilera bakar baterako edo gehiagotarako, ura erabiltzeko emandako emakida edo baimen baten barruan. Azaleko urak edo euri-urak biltzeak eta lurpeko urak erabilera jakin baterako edo batzuetarako ateratzeak sortzen dute ur-aprobetxamendu bat.

    Leheneratutako edo gatzgabetutako uren erabilera ere ur-aprobetxamendu bat da, administrazio-emakida behar duena.

    Noiz eskatu behar da? Ibai edo erreketako ura, iturburuak, akuiferoak, euri-urak eta abar erabili behar direnean. Erabilerak publikoak edo pribatuak izan daitezke, eta baimena edo emakida behar da halakoetarako.

    Ohiko adibideak: komunitate batek ibai batetik ura hartzea etxeak hornitzeko eta lorategiak ureztatzeko; nekazari batek putzu bateko ura eta berotegien gainean biltzen diren euri-urak erabiltzea lurra ureztatzeko; enpresa hidroelektriko batek ibai bateko ura erabiltzea elektrizitatea sortzeko; kontserba-enpresa batek erreka bateko ura erabiltzea makinak garbitzeko, produktua egosteko, etab.

    Aprobetxamendua Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetan dagoenean (hau da, osorik EAEko lurraldearen barruan dauden arro hidrografikoetan).

    Erkidego barneko eta erkidego arteko arroen arteko aldea eremu geografikoa da. Barne-arroak autonomia-erkidego bakar baten barruan daude; erkidego arteko arroek, berriz, bi autonomia-erkidegoren edo gehiagoren muga geografikoak gainditzen dituzte.

    Honako hauek dira EAEko barne-arroak: Asua, Barbadun, Butroe, Estepona, Galindo, Gobela, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.

    Erkidego arteko arroak, berriz, hauek dira: Karrantza, Agüera, Ibaizabal, Oria, Urumea, Bidasoa, Ebro, Puron, Omecillo, Baia, Zadorra, Arakil, Inglares eta Ega.

    Eskaera EAEko barne-arro baten barrukoa bada, Uraren Euskal Agentziari egin beharko zaio. Hala ere, edozein partikularrek egin dezake kontsulta, edo salaketa jarri, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako edozein inguruabarren gainean.

    Ebroko erkidego arteko arroan (Ebro, Puron, Omecillo, Baia, Zadorra, Arakil, Inglares eta Ega) egingo diren ur-aprobetxamenduetarako, Ebroko Konfederazio Hidrografikoan eskatu beharko dira emakidak edo baimenak.

    Kantauriko erkidego arteko arroetan (Karrantza, Agüera, Ibaizabal, Oria, Urumea eta Bidasoa) egingo diren ur-aprobetxamenduetarako, ordea, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoan eskatu beharko dira emakidak edo baimenak.

    Iturburu bateko urak edo zundaketa batekoak (lurpeko urak) edo euri-urak aprobetxatzeko eta finka horren barruan erabiltzeko eskubidea aitortzea da; horretarako, baldintza hauek bete behar dira:

    • Lurpeko urak izan behar dira beti: iturburuak, putzuak edo euri-urak
    • 7.000 m3 baino gutxiago urtean
    • Ura hartzen den finkan bertan erabili behar da (eskatzailearen jabetzakoa izan behar da)

    Aprobetxatu nahi den putzua edo zundaketa oraindik egin ez bada, lurpeko urak ikertzeko prozedura hasi beharko da. Kasu horietarako, Uraren Euskal Agentziak txosten bat egingo du, zundaketa egiteko baldintzak jasoko dituena.

    Ur-emakida bat eskatu behar da honako hauek aprobetxatu nahi direnean:

    • Azaleko urak (ibaietakoak, erreketakoak, urtegietakoak, etab.), kasu guztietan.
    • Urtean 7.000 m3-tik gorako lurpeko urak (zundaketetakoak, iturburuetakoak, etab.).
    • Lurpeko urak (zundaketetakoak, iturburuetakoak, etab.), urtean 7.000 m3 baino gehiagokoak ez direnak, ura hartzen den finka ez den beste batean aprobetxatzen badira.
    • Leheneratutako hondakin-urak
    • Ur gatzgabetuak

    Jarduera jakin baterako eta aldi baterako (gehienez 2 urte) ur-aprobetxamendu bat egin nahi bada, Aldi baterako ur-deribaziotzat har daiteke.

    Emakida ebatzi aurretik, baldintza partikular eta orokor guztiak onartu beharko dira. Uraren Euskal Agentziak eskatzaileari bidaliko dizkio baldintza horiek, eta hark dokumentua sinatu eta bueltatu beharko du.

    Aprobetxamenduaren titularrak betebehar hauek izango ditu:

    • Baimendutako ur-bolumena edo -emaria errespetatzea
    • Bolumenak kontrolatzeko sistema baimendua instalatzea, eta hartutako ur-bolumenen berri ematea URA-Uraren Euskal Agentziari
    • Uraren kanona ordaintzea, hala badagokio
    • Emari ekologikoak errespetatzea
    • Eskubidearen ebazpenean zehaztutako baldintzak betetzea
    • Uraren Euskal Agentziari aprobetxamenduaren ezaugarrietan izandako aldaketak jakinaraztea, hala nola aprobetxamenduaren titularraren aldaketa, ur-harguneen aldaketak, erabileren aldaketak, etab.

    Ur-aprobetxamendurako eskubidea eman ondoren (edozein dela ematen den eskubide mota), Uraren Euskal Agentziak aprobetxamenduaren jarraipena egingo du, eta ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla zainduko du, bai eta uren arloko araudia betetzearen ondoriozko baldintzak ere. Jarraipen horren ondorioz, Uraren Euskal Agentziak errekerimenduak egin ahal izango ditu, beharrezkoa bada, edo aprobetxamenduaren titularrak informazioa eman ahal izango du aprobetxamenduaren jarraipen-espedientean. Espediente hori eskubidea ematen den unean edo horri buruzko izapideren bat egin behar denean hasiko da. Zalantzarik izanez gero, titularrak Uraren Euskal Agentzian kontsulta dezake.

    Iturburuetako, putzuetako, korronte naturaletako (ibaiak, errekak, etab.) ur-hargune bera erabiltzen duten erabiltzaile guztiek (fisikoak edo juridikoak) erkidegoa eratzeko betebeharra dute.

    Uraren Euskal Agentziak hitzarmen-eredu bat du, baina beste batzuk erabil daitezke, esaterako, FA-002 urak erabiltzeko hitzarmena.pdf (PDF, 340 KB) (PDF) (leiho berri batean irekitzen da) formularioa,

    Erabiltzaile-erkidegoa osatzen duten pertsonengan gertatzen diren aldaketak Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko zaizkio.

    Erabiltzaile-erkidegoak ez badauka IFZrik esleituta, kontsultatu Uraren Euskal Agentzian.

    Bai. Iturburuetako edo putzuetako ur-hargune bera erabiltzen duten erabiltzaile guztiek (pertsona fisikoak edo juridikoak) erabiltzaile-erkidego bat eratzeko betebeharra dute.

    Ur-emakida bat eskatu behar da honako hauek aprobetxatu nahi direnean:

    • Azaleko urak (ibaietakoak, erreketakoak, urtegietakoak, etab.), kasu guztietan.
    • Urtean 7.000 m3-tik gorako lurpeko urak (zundaketetakoak, iturburuetakoak, etab.).
    • Lurpeko urak (zundaketetakoak, iturburuetakoak, etab.), urtean 7.000 m3 baino gehiagokoak ez direnak, ura hartzen den finka ez den beste batean aprobetxatzen badira.
    • Leheneratutako hondakin-urak
    • Ur gatzgabetuak

    Jarduera jakin baterako eta aldi baterako (gehienez 2 urte) ur-aprobetxamendu bat egin nahi bada, Aldi baterako ur-deribaziotzat har daiteke.

    • Ur-aprobetxamenduak erabilera pribatiborako eskubidea sortzen badu (ikus Zer dira ur-aprobetxamenduak? Noiz eskatu behar da? galdera), eskatu kontsulta bat esteka honen bidez
    • Egin nahi den ur-aprobetxamenduak emakida behar badu (ikus 2. galdera), lurpeko urak ikertzeko baimena behar da.

    Ur-aprobetxamendu baterako emakida edo ura erabiltzen den finkaren jabetza (ureztatze-emakidetarako) pertsona batetik beste batera (fisikoa edo juridikoa) igarotzen denean, edozein dela ere arrazoia (etxebizitza, negozio edo industria-jarduera baten salerosketa, eskualdatzea edo jaraunspena; administrazio publikoen arteko kudeaketa-erantzukizuna eskualdatzea, –adibidez, udal batetik partzuergo batera–).

    Uren erabilera pribatiborako eskubideen kasuan, finkaren titulartasuna aldatzen bada, titular berriak eskubidea berriz aitortzeko eskatu beharko du.

    Kasu batean zein bestean, aprobetxamenduaren titulartasunaren eskualdaketa uren erregistro orokorrean inskribatuko da.

    Ur-aprobetxamendurako emakidaren titulartasuna eskuratzen duen pertsona fisiko edo juridikoak aurkeztu behar du eskaera. Titular berriak bere gain hartuko ditu emakidan jasotako betebehar guztiak.

    Titulartasun-aldaketaren ondorioz uren aprobetxamendurako emakida emateko kontuan hartu ziren ezaugarrietan aldaketaren bat gertatzen bada (hala nola, urak zertarako erabiltzen diren, harguneak, hartutako bolumenak...), titular berriak emakida horren ezaugarriak aldatzeko eskatu beharko du.

    Ur-aprobetxamendurako emakidaren indarraldia eta emakidaren epeak emakida horretan bertan jasota zeuden bezala mantenduko dira.

    Emakida baten titularrak emakida azkendu nahi badu ura hartzeari eta erabiltzeari utzi behar diolako, Uraren Euskal Agentziari eskatu behar dio hura azkentzeko.

    Emakida bat arrazoi hauengatik azkendu (JPHEaren 89. artikulua) edo iraungitzen da (ULaren testu bateginaren 161. artikulua):

    • Emakidaren epea bukatzea
    • Titularrak berariaz uko egitea
    • Emakida iraungitzea:
      • Funtsezko baldintzak ez betetzea.
      • Hiru urte jarraian ustiapena etengabe etenda egotea, titularrari eragotzi daitezkeen arrazoiengatik
    • Nahitaezko desjabetzeak

    Uraren Euskal Agentziak ofizioz hasi ahal izango ditu azkentze-espedienteak edo, bestela, emakidaren titularraren eskariz.

    Emakida azkentzeak edo iraungitzeak berekin dakar titularrak hartze-azpiegiturak kentzea (presa txikia, biltegiak, kanalak, hodiak, etab.). Hala badagokio, administrazio eskudunari itzuli ahal izango zaizkio, doan eta kargarik gabe, jabari publiko hidraulikoaren barruan aprobetxamendua ustiatzeko eraikitako obra guztiak.

    Azken aldaketako data: