Joan edukira

    Kanonak

    Uraren Euskal Agentziak honako kanon hauek kudeatzen ditu.

    • Uraren kanona: uraren kanonaren helburua, beste neurri eta jarduketa batzuekin batera, denboran zehar ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea da, portaeren aldaketa sustatuz eta uraren erabileran jokabide desiragarriak eta eraginkorrak bultzatuz.
    • Jabari publiko hidraulikora egindako isurketen kanona: jabari publiko hidraulikora egindako isurketak zergapetzen ditu, bai isurketa-baimena duten titular gisa, bai baimendu gabeko isurketen erantzule gisa.
    • Lehorretik itsasora egindako isurketen kanona: lehorretik itsasora egindako isurketak zergapetzen ditu
    • Erabilera-kanona: erabilera kanonak Jabari Publiko Hidraulikoko ondasunen erabilera, okupazioa edo aprobetxamendua zergapetzen du.