Joan edukira

Hirugarren plangintza-zikloaren Plan Hidrologikoa (2022-2027)

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa da demarkazioan  uraren arloko helburuak lortzeko tresna nagusia.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 7ko Ebazpenaren bidez (leiho berri batean irekitzen da), 6 hilabetez jendaurrean jarriizen  Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren hirugarren plangintza-zikloari (2022-2027) dagokion Plan Hidrologikoa berrikusteko proiektuaren proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan.

Proposamen hori elkarrekin egin zuten Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazio honetako administrazio hidrauliko eskudunek, eta demarkazio osoari zegokion. Hala ere, ebazpen horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-zatiari soilik eragiten zion, hau da, barne-arroei.

Kontsulta publikoko aldiaren ondoren, kontsultaren eta parte-hartze publikoaren ondoriozko ekarpen guztiak aztertu ziren, eta egokitzat jo zirenak Plan Proiektuaren Proposamenean sartu ziren.

Jarraian, Plan Hidrologikoaren Proiektuaren Proposamenaren bertsio kontsolidatua aurkezten da. Proposamen hori Euskadiko Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2022ko uztailaren 26ko bilkuran, eta, horrela, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen eremuan planaren izapidetzea amaitu zen. 2022ko uztailaren 29an, Gobernu Kontseiluak proposamen hori igorri zion kide anitzeko koordinazio organoari, indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arabera.

Agiriak

Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren dokumentuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan.

P.H.-U.A.K.P.-L.E.P. agirien Ingurumen-adierazpen estrategikoaren ebazpena (PDF, 268 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Gainera, Plan Hidrologikoa berrikusteko proiektuaren informazio geografikoa kontsultatzeko aukera ematen duen bisorea prestatu da. 

2022-2027 ziklo hidrologikoaren bisorea sarrera 

Azken aldaketako data: