Joan edukira

    2028-2033 plangintzako laugarren zikloko hasierako dokumentuen kontsulta publikoa.

    2028-2033 PLANGINTZAKO LAUGARREN ZIKLOKO HASIERAKO DOKUMENTUEN KONTSULTA PUBLIKOA

    Uraren Esparru Zuzentarauak ezarritakoaren arabera, administrazio hidraulikoek plan hidrologikoak berrikusteko lanak egin behar dituzte 2028-2033 aldirako (plangintzako laugarren zikloa), plan berriak 2027. urtearen amaieran onartuta eta argitaratuta egon daitezen.

    Berrikuspen-prozesuaren lehen fasea hasierako dokumentuak prestatzea da. Dokumentu horietan sartzen dira plangintza-zikloan egin beharreko zeregin eta jarduera nagusiak, aurreikusitako egutegia, mugapearen azterketa orokorra eta kontsulta-formulak.

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren plangintzako laugarren zikloko Hasierako Dokumentuak batera egin dituzte Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak eta Uraren Euskal Agentziak, demarkazio honetako administrazio hidrauliko eskudunak. Dokumentu honetan jasotako ondorioak Gai Garrantzitsuen Eskemaren eguneratzean kontuan hartzera eta Plan Hidrologikoa bera berrikustera bideratuta daude. Horiek osatuko dute laugarren plangintza-ziklo hau.

    Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko abenduaren 13ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean jartzen dira, 6 hilabetez, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Hasierako Dokumentuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen eremuan. Dokumentu hauek biltzen dituzte:

    Eranskinak:

     

    Uraren Euskal Agentziari bere proposamenak, oharrak edo iradokizunak helarazteko interesa duenak ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus helbide elektronikoaren bidez egin dezake.

     

     

    Azken aldaketako data: