Joan edukira

    URAk 2018an hasiko ditu Donostiako Martutene auzoan Urumearen ur-goraldiei aurre egiteko lanen II. fasea

    Argitalpen-data: 

    Donostiako Martutenen uholde errepikariei aurre egiteko egin dituen lanei bisita

    Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburu Iñaki Arriolak bisita egin die URA-Uraren Euskal Agentziak Donostiako Martutenen uholde errepikariei aurre egiteko egin dituen lanei.

    Lanok ibilgua 850 metrotan zehar bideratu dituzte, eta aurreko 25 metroetatik 50 metrotara handitu da zabalera; hartara, ur-goraldiak donostiar auzotik erasanik sortu gabe igaro daitezen, eta bizilagunentzat segurtasun-maila nabarmen handitzeko. Halaber, El Pilar pasabidea eta Martuteneko zubiak ordezkatu dira, ibilguaren zabalera berriarekin bat. Eta euri-urak biltzeko kolektore-sarea eta ekaitz-tanga ere egin da: ekaitz-tanga horrek euria erruz ari duenean, auzoan bertan bildutako urak batu eta ibaira itzularaziko ditu; auzoko euri-ur horiek Urumeak ur handitan hartzen duen mailaraino igoaraziz. 

    I. Faseko lanok, guztira, 19 milioi euroko inbertsioa behar izan dute, eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF)-ren dirua jaso dute. 

    Ur-hornidurarako hobi berria, zaharra eraistea ahalbidetzeko

    Jada Añarbeko Urak-entzat eraikitako ur-hornidurarako hobi berria —3 metro ibilguaren azpitik eraikitakoa— abian jartzear dira URA eta Añarbeko Urak.

    Hodi berria behin abiarazitakoan, URAk orain Urumea gainetik pasatzen den hodia ordezkatzeko lanak hasiko ditu. Izan ere, ur askoko garaietan, Urumeak ekar lezakeen bolumen handiko objekturen batek talka egin bailezake eta, ondorioz, erasanak sortu.

    II Fasea 

    Arriola sailburuak berretsi du URAren konpromiso irmoa Martutenen Urumearen ur-goraldiei aurre egiteko lanak egiteko, eta iragarri du II. faseko lanon proiektua bukatu dela. Proiektu hori jendarteari ezagutzera eman zen ekainaren 13an; lanok Martuteneko zubitik eta 27 poligonoaren arteko ibilgua bideratzea ekarriko dute; baita defendaturiko eremu urbanoaren drainatze-sare eta ekaitz tanga berri bat ere.

    II. fase honetan, ez da zubirik ordezkatu beharko: 27 poligonoko zubia bere egunean 52 metroko zabalerarekin diseinatu zen, eta, hortaz, bideratze berriaren zabalerarekin bat egingo du. Dena dela, lanok Añarbeko saneamendu-sarearen berriztatzea ere aurreikusten du. Orotara, lanok 16,8 milioi euroko inbertsioa beharko dute.

    URAko zuzendari nagusi Martínez de Cabredok azaldu duenez, orain ingurumen-inpaktuaren adierazpenaren zain da URA: behin betiko oniritzia jaso eta lizitazioa hasteko ezinbesteko urratsa. Horiek gorabehera, URAko zuzendariak baieztatu du lanok 2.018an hasiko direla. I. faseko lanok bezalaxe, Donostiako Martutenen uholdeei aurre egiteko II. faseko lanek ere Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF)-ren dirua jasoko dute.

    Arriolak URA egiten ari den lanon garrantzia goraipatu du. Azpimarratu duenez “Urumeako ur-goraldiei aurre egiteko lanak Uraren Euskal Agentziako lanik garrantzitsuenetakoak dira uholdeei aurre egin eta segurtasun-maila handitzeko: bai orotara 35 milioi euroko inbertsioa izateagatik, baita Donostian izango duen eraginagatik, eta uholde errepikariek sortutako erasanak murritzarazteagatik”.

    Bere aldetik, Donostiako alkate Eneko Goiak Eusko Jaurlaritza eta Uraren Euskal Agentziarek parte hartzea eskertu du bideratze lanen bi faseetan: "Lan hauek -adierazi du Goiak- hobekuntza bikoitza ekarriko dute: batetik, Martutene eta Loiolako hiri inguruak hobetuko ditu eta, bestetik, uholdeen arriskua duten zonaldeen segurtasuna hobetuko dute".

    Horregatik, alkateak uste du Urumea ibarreko bizilagunek "euren bizi baldintzen hobekuntza izango dutela lanen amaieran, eta euren lasaitasuna ere areagotu egingo da".

    Donostiako Martutene auzoa Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektua