Joan edukira

    Martutenen Urumearen ur-goraldiei aurre egiteko lanon bigarren fasearen berri emateko bilera

    Argitalpen-data: 

    Martuteneko lanen infografia

    Bilera uztailaren 23an izango da, Martuteneko Gaztelekuan, arratsaldeko 19:00etan

    Donostiako Udalak eta Uraren Euskal Agentziak Martutene auzoko bizilagunak bilera informatibo batera gonbidatu ditu Martutenen Urumearen ur-goraldiei aurre egiteko  lanon bigarren fasearen berri emateko. Bilera asteartean, uztailaren 23an, izango da Martuteneko, Gaztelekuan, arratsaldeko 19:00etan.

    Proiektuaren lehen fasea amaitu ondoren, bigarren fasearen hasierari, lan-plangintzari eta lanon balizko erasanei buruz informatuko zaie bilerara azalduko diren bizilagunei. Horretarako, bilera informatiboan Donostiako Udaleko eta URA-ko (Uraren Euskal Agentzia) ordezkariek parte hartuko dute.