Joan edukira

    URAk Mallabiako hondakin urak Apraizko araztegira bideratzeko saneamendu-lanak lizitatu ditu

    Argitalpen-data: 

    Mallabia

    URAk lizitatu ditu Mallabiako hondakin urak Apraizko hondakin uren araztegira (HUA) bideratzeko saneamendu-lanak. Lizitazio-aurrekontua 1.024.063,73 €koa da, eta esleitzen direnetik, 8 hilabeteko epea aurreikusten da lanak burutzeko.

    Lanok hondakin uren ponpatze-estazio berri bat aurreikusten dute, gaur egungo araztegiaren parean; baita 116 m luze eta 150 mm diametroko hodi batetik hondakin urok saneamendu sarera arte bultzatzeko lanak, zein herrigune osoko urak biltzeko kolektore-adarrak ere (hots, urak bideratzeko grabitatea baliatzen duten 3 kolektore egingo dira: PVCzko315 mm diametro-zabalerakoak).

    Alegia, lan-mota desberdinak burututakoan, gaur egungo HUAren isurketa ordezkatu, eta hondakin urok,  ponpatze-estazio berri batek bultzatuta, Apraizko HUAra bideratuak izango dira, bertan tratatuak izateko.

    Helburu hori behin lortutakoan, gaur egungo HUA kokatuta dagoen eremua lehengoratuko da: azpiegitura bera eraitsiz, bertan diren ekipamendu mekaniko eta elektrikoak kenduz eta zonaldearen Ingurumena lehengoratuz.

    Aurreikusitako lanok burututakoan, Mallabiako hondakin urak Apraizko HUAn tratatuko ditu Gipuzkoako Ur Partzuergoak.