Euskadi.eus
  1. Urumeako uholdeetatik babesteko obren lehen fasea lizitatu da Akarregi-Ergobia t...

Urumeako uholdeetatik babesteko obren lehen fasea lizitatu da Akarregi-Ergobia tartean

Argitalpen-data: 

Etorkizuneko ebakiduraren planoa
  • Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 3,2 M €-koa da, eta kontratua esleitzen denetik 9 hilabeteko egikaritze epea aurreikusi da
  • Urumea ibaian egingo den jarduketa berria da, Astigarragan eta Hernanin uholdeen aurreko segurtasuna nabarmen areagotuko duena, eta lanak bigarren fase batekin osatuko dira

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Urumea ibaiaren uholdeetatik babesteko obren lehen fasea lizitatu du, AKARREGI-ERGOBIA tartean:  Astigarragan eta Hernanin, uholde natural eta errepikakorren aurrean segurtasuna nabarmen areagotzea xede.

URAk Urumea ibaian planifikatutako jarduera berria da. Duela gutxi Martuteneko zubiaren eta 27 Poligonoaren zubiaren artean (Martutene auzoan) egindako ubidea handitzeko lanak amaitu ondoren. Azken obra hori amaituta, Urumea ibaiaren ur goraldien aurkako defentsarako egindako inbertsio osoa 35 milioi eurokoa da dagoeneko.

Orain, delako ebakidura lehor bat egingo da Akarregi-Ergobia meandroan. Hau da, kanal berri bat eraikiko da, ur goraldi eta emari handiko momentuetan ura bertatik bideratzeko. Modu honetan, uraren laminaren altuera murriztea ahalbidetuko du ur goraldietan (Astigarraga eta Hernanin). Ur-gutxiko sasoietan, ibaia ohiko ibilgutik joango da, eta parke flubial gisa erabili ahalko da.

Akarregiko meandroan egiten den ebakidura lehor horrek, halaber, ibilgua zabaltzea eta plataformak egokitzea beharrezko egiten du; ibaiaren ezkerreko eta eskuineko ertzetako hainbat zatitan; alegia, ur-askoko emarien hustubidea errazteko, sekzio erabilgarria handituko da.

Lehenengo fase honetan, halaber, meandroaren ezkerraldea egokituko da. Euskal Yaren obrak amaitu ondoren (Hernani-Astigarraga tartea), behin lur horiek eskuratuta, eskuinaldea egokitzeari ekingo zaio, baita Ergobiako zubia birgaitzeari ere (2. Fasea).

Jarduera horien guztien helburua da Astigarragan eta Hernanin ibaian gorako laminaren altuera murrizteko diseinatutako portaera hidraulikoa lortzea. Aldi berean, inguruko erriberako espezie autoktonoak landareztatzen dira, eta ibilguan atzemandako espezie aloktonoen aurka egiten da.

Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 3,2 M €-koa da, eta gauzatzeko epea 9 hilabetekoa, obra esleitzen denetik kontatzen hasita. Proiektuaren arabera, jarduera globala 8 milioi eurokoa izango da, orain lizitatzen den 1. fasea eta 2023. urtearen amaierarako egutegiratu den 2. fasea batuta.

Lanon eremua:https://youtu.be/UVrqytte-L0 (leiho berri batean irekitzen da)

 
    Bilatu URAn