Joan edukira

    Behin betiko onartu da Zadorra ibaiaren uholdeetatik babesteko IV. faseko proiektua

    Argitalpen-data: 

    Astegietako uholdeen irudia
    • Aztegieta eta Krispiña guneak babesteko obrak dira
    • Lizitaziorako aurreikusitako oinarrizko aurrekontua 5,6 milioi eurokoa da, BEZa barne, eta 15 hilabeteko egikaritzeko-epea aurreikusten da

    Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak behin betiko onartu du Zadorra ibaiaren uholdeen aurka babesteko obra-proiektua, IV. fasea: Krispiña-Gobeo HUA.

    Jendaurrean jartzeko epea amaituta, lau alegazio-idazki jaso dira, eta aldaketak egin dira lursailetarako sarbideetan eta ureztatze-sistemak birjartzean. Era berean, Forondako aireportua babesteko jarduketak kendu dira proiektutik: horiek guztiak, proiektu independente baten xede izango dira.

    Proiektatutako obraren helburua Zadorrako ur-goraldietatik Aztegieta eta Krispiña guneak babestea da. Horretarako, 5,6 milioi euroko oinarrizko lizitazio-aurrekontua aurreikusten da, BEZa barne, eta obrak hasten direnetik 15 hilabeteko egikaritze-epea.

    Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF 2021-2027) finantzatzen du proiektu hau.

    Alde batetik, Aztegietako herrigunea eta Apaolaza industrialdea uholdeen aurrean defendatzea aurreikusten da. Proiektatutako babesaren bidez, 1400 m inguruko luzera izango duen eta gehienez 2,48 m-ko altuera izango duen lubeta bat eraikiko da, eta batez besteko altuera 1,88 m-koa izango da.

    Ur-goraldiak hiri-eremuan sar ez daitezen, beharrezkoa da Zuatzu ibaiaren trazadura egokitzea: hura bideratuz eta aire zabalean irekiz. Parez pare, egungo trazadura aldatzeko asmoa dago, Zadorra ibaiaren meandro berreskuratuaren besora bideratzeko. Meandroaren beso hori erabiltzen ez den merkataritza-gunearen hegoaldean dago, eta duela gutxi berreskuratu da.

    Bestetik, defentsa-lanak egiten dira Krispiñan ere. Zehazki, trenbidearen iparraldean dauden etxebizitzak babesteko. Proiektatutako babesaren bidez, 333 m inguruko luzera izango duen lubeta bat eraikiko da, 1,31 m-ko gehieneko garaierarekin, eta 0,82 m-ko batez besteko altuera izango du, aurkeztutako zeharkako profilen arabera.

    Obrak egiteko, URAk hitzarmen bat proposatu zion Vitoria-Gasteizko Udalari. Hitzarmen horren bidez, Udalak konpromisoa hartu zuen lurzoruen erabilgarritasunerako kudeaketa egiteko, eta URAk konpromisoa hartu zuen obren kostua osorik finantzatzeko eta gauzatzeko, bai eta obrak lizitatzeko ere, lurzoruak dituen heinean.

    Informazio gehiago Irekia atarian (leiho berri batean irekitzen da)