Joan edukira

    URAko, Biodibertsitate Fundazioko eta Zallako Udaleko ordezkariak Arangurenen uholdeen aurkako proiektuaren xehetasunak errepasatzeko bildu dira

    Argitalpen-data: 

    Talde teknikoa Cadaguaren inguruko lan-eremua bisitatzen

    Astelehen honetan, azaroaren 20an, URA-Uraren Euskal Agentziako, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodibertsitate Fundazioko eta Zallako Udaleko ordezkariak udaletxean bildu dira, Aranguren parean Cadagua ibaiaren uholdeen aurka babesteko proiektua zein puntutan dagoen aztertzeko.

    Kontuan hartuta proiektu hau Next Generation Fondoekin finantzatzen dela, topaketa honen helburua egiten ari diren zedarriak errepasatzea zen, baita hurrengo hilabeteetarako aurreikusitako ekintzen kronograma errepasatzea ere.

    Proiektua gauzatzeko inplikatutako erakunde bakoitzak orain arte egindako urratsak bateratu ondoren, landa-bisita bat egin da. Alde batetik, Mimetiz gunean aurreko fase batean egindako obrak bisitatu dituzte. Bestalde, hiru erakundeetako ordezkariak Arangurenera hurbildu dira, esku hartuko duten puntuak bertatik bertara ezagutzeko. Zehazki, Cadagua ibaiaren 2.440 metroko tarte batean, Arangurengo tren geltokiaren eta El Baular auzoaren artean.

    Zallako Udala eta URA elkarlanean ari dira obra horiek egiteko. Aurreikusitako aurrekontua 18.168.777,99 €-koa da, eta 18 hilabeteko egikaritze-epea aurreikusten du. Era berean, gogorarazi behar da, irailaren amaieran sinatutako hitzarmenean zehazten den bezala, Uraren Euskal Agentziaren konpromisoa dela proiektuan jasotako obrak kontratatzea, obrak zuzentzea eta teknikoki ikuskatzea, eta obren kostuaren %100 ordaintzea. Bestalde, Zallako Udalak konpromisoa hartu du obrak egiteko behar diren lurrak URAren esku jartzeko.

    Proiektuaren finantzaketa

    Arangurenen Cadagua ibaia uholdeen aurka babesteko proiektuak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Biodibertsitate Fundazioaren (MITECO) laguntza du, Europar Batasuna - NextGenerationEU-k finantzatutako Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) esparruan.