Joan edukira

    Elgoibarko Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraiz HUAra bideratuko dira gaurtik aurrera

    Argitalpen-data: 

    Kolektorearen trazadura
    • URAk kolektore zati batzuk eraiki ditu Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraizeko HUAra doan kolektore biltzailera konektatzeko
    • Jarduketak 610.831,70 euroko inbertsioa behar izan du, BEZa barne, eta  6 hilabetetan burutu dira obrak

    Elgoibarko Arriaga industrialdeko hondakin-urak Apraizeko HUAra bideratuko dira gaurtik aurrera, URAk hondakin-ur horiek Apraizeko HUAra doan Debabarreneko Kolektore Nagusira konektatzeko kolektore zati batzuk eraiki ondoren.

    Konexio horri esker, industrialdean sortutako hondakin-urak ez dira Kortazar errekastora isuriko, eta industrialdetik metro gutxira dagoen Apraizeko HUAn bideratuko dira, tratatzeko.

    Jarduketa-eremua Elgoibarko udalerriaren iparraldean dago, San Antolin inguruan. Arriaga poligonoaren barruan, kolektore tarte berria eraiki da Ferrerías kalearen behealdean—bertatik igarotzen dira inguruko industrien urak biltzen dituen sarea— eta N-634 errepidearen eskuinaldean, Debarako noranzkoan, Kortazar errekastoaren gaineko pasabidearen eta Debabarreneko kolektore nagusiaren artean.

    Jarduketaren aurrekontua 610.831,70 €-koa da, eta 6 hilabeteko obrak egin behar izan dira.

    Informazio gehiago Irekia atarian (leiho berri batean irekitzen da)