- Ibilguaren iraganean betetako 200 metro induskatuko dira, ura Zallako meandro zaharreko 600 metrotatik jariatzeko
- Tokian tokiko jarduketari eta 50.000 euroko inbertsioari esker, deskonketatuta zegoen ibaiaren tarte batek jarraitasuna berreskuratuko du, eta habitaten eta erribera basoko kontserbazioa hobetuko du.
Uraren Euskal Agentziak- URAk (Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna sailera atxikita) iraganean moztu zen Zalla ibaiko meandro zaharra lehengoratzeko lanak hasi ditu. Jarduketaren helburua da urak ibaiaren jatorrizko ibilbidea eta 600 metro inguruko meandroaren jarraitasuna berreskuratzea, 200 metroko indausketa eginez.
Antzinako ibilguaren zati handi bat oraindik garbi antzematen da lurrean.Trazadurak bere morfologia eta erribera basoko tamaina handiko zuhaitzak kontserbatzen ditu. Hala eta guztiz ere, iraganean egindako ebakidura batek urak desbideratu zituen eta ibilguaren zati bat bete zen, horrek meandroaren funtzionaltasuna aldatu zuen. Horren ondorioz, tarteak ur-ekosismetaren funtzionaltasuna galdu zuen.
Izan ere, tarte horretan burutzen ari dira lanak: bete zen ibilguaren gune hori induskatuko da ibilgua zaharrarekin lotzeko, eta meandroaren funtzinaltasuna berreskuratzeko. Lursailean dagoen baso-landaketa trazadura zaharreraino iristen da; beraz, ibilguaren berreskuratze lanak bertan ere burutuko dira.
Azpimarratzekoa da jarduketa honek lanen beharra eta ingurumen-onurako erantzun lotzen dituela. 200 metroko indusketa txikiarekin eta 50.000 eurko inbertsiarekin 600 metroko meandroren funtzinaltasuna berreskuratuko da. Eta, horrekin batera, Zalla ibaiak ere bere jatorrizko ibilgua eta funtzionaltasun ekologikoa eta paisajistikoa berrreskuratuko du
Paisaian irakur daitekeen ibaia
Zalla ibaiaren egungo egoerak bereziki argi erakusten du ibaiaren eraldaketak utzitako arrastoa. Une honetan, tarte horretan ibilgua lehor dago; ibai-hondotik eta putzu handietako batzuen hondotik oinez ibiltzea posible da. Aldi berean, ibaiertzeko basoak meandroaren iraganeko trazaduraren zati handi bat begi-bistan jarraitzeko aukera ematen du.
«Ez da ibai berri bat eraikitzea; inoiz erabat desagertu ez den ibilgu batera ura itzularaztea baizik. Lotura txiki samar bat berreskuratzen dugu ia 600 metroko meandro bat berriro martxan jartzeko eta ibaiari bere espazioaren eta dinamika naturalaren zati bat itzultzeko», adierazi du Iñigo Citoresek, Uraren Euskal Agentziako ibilguen lehengoratze arduradunak.
«Batzuetan, ibai bat lehengoratzeko ez dira obra handiak behar. Forondan, lanaren zati handi bat ibaiak berak egin du jada: antzinako ibilgua hor dago oraindik, eta bere egituraren zati handi bat mantentzen du. Gure esku-hartzearen helburua, funtsean, etenunea ezabatzea da, urak berriro bide hori aurki dezan», gaineratu du.
Forondako meandroaren berreskurapenak ibaiak lehengoratzeko modu hori bera islatzen du: ibaiaren berezko gaitasuna eta lehendik dauden egiturak aprobetxatzea, eta jarraitutasuna eta funtzionaltasuna berreskuratzeko beharrezkoa den lekuetan soilik esku hartzea.

