Busturialdean (Bizkaia) hornidura-jarduketak gauzatzeko proiektua
Proiektu honen barruan, hiru motatako jarduketak egin behar dira:
- Instalazioak hobetu: askotariko jarduketa egingo dira, batetik hornidura elektrikoa hobetu eta hornidura bermatzeko, eta, bestetik, edateko uraren zenbait araztegitan tratamendua hobetzeko;
- Baliabide berriak erantsi: Busturialdeko eskualdeak egiturazko defizita du ur-baliabideei dagokienez. Jarduketa hau baliabide berriak bilatzera zuzendutakoetako bat da. Horretarako, erabiltzen ez diren harguneak birgaitzea eta beste jatorri batzuetako baliabideak erabiltzea aurreikusten da.
- Banaketa-sareetan hobekuntzak egin, Busturialdeko hornidura-sareak hobetzeko jarduketak barne hartuta.
Gauzatu beharreko jarduketen aurrekontua, guztira, 2.337.204 €-koa da.
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. - Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU
Albistea
Geolokalizazioa
Azken aldaketako data: