Joan edukira

Trantsizio-uren eta itsasertzeko uren egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2020ko emaitzen txostena

Xehetasunak

Trantsizio eta kostaldeko urak

“Euskal Autonomia Erkidegoko trantsizioko eta itsasertzeko uren ekologia-egoeraren segimendua egiteko sarearen" txosten hau, 2020. urtekoa, bi agiritan egituratu da: emaitzen txostena eta sintesi dokumentuak (euskaraz eta gaztelaniaz).

Emaitzen txostena sarrera batekin eta erabilitako metodoak azaltzen dituen atal batekin hasten da; bertan ezagutzera ematen dira sarearen egitura eta egoeraren ebaluaketa egiteko erabiltzen dituen tresnak. Ondoren banakako ataletan aurkeztu eta azaldu egiten dira trantsizio (14) eta kostaldeko (4) sare bakoitzaren 2020ko kanpainaren emaitzak, bilakaera historikoa eta bere egoera ekologiko eta kimikoa. 

Laburpen txostenetan labur azaltzen dira (euskaraz eta gaztelaniaz) 2020ko kanpainan egindako ekintzak; era berean, EAEko trantsizioko eta itsasertzeko uren egoera ekologiko eta kimikoaren eta bere bilakaeraren laburpena egiten da.

2020ko emaitzen txostena. (PDF, 35 MB, Gaztelaniaz) (leiho berri batean irekitzen da)

2020ko emaitzen txostena. (PDF, 5 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Bilatu URAn