Organismo fitobentonikoen DNA masiboki sekuentziatzeko teknikak aplikatzea, EAEko ibaien kalitate biologikoa ebaluatzeko. 2022ko udazkeneko laginketak.
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak

Ibaien egoera ekologikoa ebaluatzeko, organismo fitobentonikoen komunitatearen osaera eta ugaritasuna aztertu behar dira; eta kalitate-indize jakin batzuk erreferentzia-balioekin alderatzean oinarritzen da. Kalitate-indize horiek laginean dauden taxonen ugaritasun erlatiboetatik abiatuta kalkulatzen dira, eta, horretarako, funtsezkoa da identifikazio taxonomikoa egokia izatea.
Azterlan honetan organismo fitobentonikoak identifikatzeko bi metodologia alderatzen dira: mikroskopia optikoko eta zenbaketako tekniketan oinarritutako metodo klasikoa eta DNA edo ADN metabarcoding analisi masiboan oinarritutako teknika molekular berriak.
Azterlan honen helburua da bi metodologien bidez lortutako emaitzen eta horiei lotutako kostuen egokitasuna alderatzea, eta, horrela, metodologia berriaren ezarpenaren bideragarritasuna aztertzea ibaien egoera ekologikoa zehazteko.


