Joan edukira

    Administrari Orokorra (txanda mugatuan) Uraren Euskal Agentziarako

    Uraren Euskal Agentziaren logoa
    2026/10/14 - 2026/10/28
    Inprimatu
    Euskal Autonomia Erkidegoa
    Laburpena
    Nork eskaintzen du?:
    Uraren Euskal Agentzia
    Lehiaketa:
    Administrari Orokorra (txanda mugatuan) Uraren Euskal Agentziarako
    Lanpostua:
    Administrari Orokorra (txanda mugatuan)
    Plaza-kopurua:
    2
    Mota:
    Kontratu mugagabea
    Kontratu-mota:
    Kontratu mugagabea
    Taldea:
    C1/C2
    Eginkizunak eta atazak:

    Oinarri hauen xedea da URAREN EUSKAL AGENTZIA / AGENCIA VASCA DEL AGUA erakundean Administrari Orokorreko bi lanpostu betetzeko hautaketa-prozedura arautzea. Lanpostuak kontratu mugagabearen bidez eta errelebo-kontratuaren modalitatean beteko dira, Agentziaren Bilboko eta Donostiako lurralde-ordezkaritzetan zerbitzuak emateko.

    Deialdi honetako bi plazak %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzat gordetzen dira (txanda mugatua). Lanpostu horien funtzioak, batez ere, herritarrei aurrez aurreko arreta, telefono bidezkoa eta telematikoa ematea dira, Agentziaren bulegoetako erregistroetan. Lanpostuak lanaldi osoan beteko dira, administrari kategoriaren barruan, urteko 37.773,44 euroko soldata gordina jasoz.

    Era berean, aldi baterako zerbitzu-beharrei erantzuteko lan-poltsa bat eratuko da, zazpigarren oinarrian jasotako kasuetan izan ezik. Prozedura honi urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 52., 53,. 54., 55. eta 59. artikuluak aplikatuko zaizkio (xedapen horrek Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartu zuen).

    Deialdi hau EHAAn argitaratuko da, eta oinarriak Agentziaren webgunean eskuratu daitezke (www.uragentzia.euskadi.eus).

    LANPOSTUAREN XEDE OROKORRA

    Oro har, administrazio-laguntzako mota guztietako zereginez arduratzen da, eta bere gain hartzen ditu espedienteen kudeaketa eta izapidetzea, era guztietako informazioa eta dokumentazioa egiaztatzea, erkatzea, erregistratzea eta mantentzea, bai eta horiek eskatzea, prestatzea eta hornitzea ere. Era berean, fakturak eta gastuak izapidetu eta likidatzen ditu, oro har, eta kutxaren kudeaketa bere gain hartzen dute.

    Kontsulta orokorrei eta informazio-eskaerei erantzuten die.

    EGITEKO OROKORRAK

     Datuak eta dokumentuak egiaztatu eta alderatzea.

     Txostenak, espedienteak eta dokumentazioa prestatzea.

     Dirulaguntzak, bekak eta laguntzak izapidetzea.

     Zehapenak, isunak eta premiamendu-prozedurak tramitatzea.

     Informazioa eta dokumentazioa eskuratzea.

     Artxiboak eta erregistroak kudeatzea.

     Kexak eta erreklamazioak izapidetzea.

     Fakturak, gastuak, diru-sarrerak eta kredituak kudeatzea.

     Datuak, estatistikak eta txostenak prestatzea.

    ZEREGINAK

     Datu-baseak eta aplikazio informatikoak eguneratzea.

     Kontsultak eta erreklamazioak artatzea.

     Datuak eta dokumentazioa egiaztatzea.

     Espedienteen eta kontratuen jarraipena egitea.

     Informazio estatistikoa prestatzea.

     Informazio dokumentala eta ahozkoa ematea.

     Ziurtagiriak eta konpultsatuak egitea.

     Eskabideak eta baimenak tramitatzea.

    Titulazioa:

    a) Titulazioa:

    • OINARRIZKO BATXILERGOA EDO ESKOLA GRADUATUA.
    • GOI BATXILERGOA.
    • LH I ADMINISTRAZIO ETA MERKATARITZA ADARRA.
    • LH II ADMINISTRAZIO ETA MERKATARITZA ADARRA.
    Hizkuntza eskakizuna:

    b) Euskara:  3. Hizkuntza eskakizuna

     

    Beste baldintza batzuk:

    Hautagaiek % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa egiaztatu beharko dute, organo eskudunak emandako ziurtagiri ofizialaren bidez.

     

     

    Onartzea
    Elektronikoa:

    Eskabideak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 14tik 28ra

    Oharra: Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak https://uragentzia.convoca.online/ web-orrian aurkeztuko dira.

    Deialdia
    Gaiak:

    GAI-ZERRENDA

    1. GAIA.- 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena.

    2. GAIA.- 178/2023 Dekretua, azaroaren 28koa, Uraren Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dituena.

    3. GAIA. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio Orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta funtzioak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; berdintasuna sustatzeko neurriak araudian eta administrazio-jardueran.

    4. GAIA. Administrazio elektronikoa. Herritarrek zerbitzu publikoetara sarbide elektronikoa izatea. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio-espedientea.

    5. GAIA. Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.

    6. GAIA. Euskal administrazio publikoen zerbitzuko langileak: enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.

    7. GAIA. Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.

    8. GAIA. Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.

    9. GAIA. Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak

    10. GAIA. Lehen sorospenen oinarrizko nozioak

    11. GAIA. Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona. ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA

    12. GAIA. Dokumentazioa kudeatzea bulegoko artxiboetan. Oinarrizko kontzeptuak. Dokumentazio elektronikoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistema.

    13. GAIA. Dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistro elektronikoen antolamendua eta funtzionamendua Euskal Autonomia Erkidegoan. Erregistro-trukerako sistema. Elkarreragingarritasun-sistemak.

    14. GAIA. Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta prestakuntza. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea. 

    15. GAIA. Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa. HERRITARRENTZAKO ARRETA

    16. GAIA. Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetara jotzeko eskubidea

    17. GAIA. Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexa eta erreklamazioei erantzutea. Desgaitasuna duten pertsonak. Kulturarteko arreta euskal administrazioan.

    18. GAIA. Komunikazioa Administrazioan. Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: gutunak, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabideak, ziurtagiriak, konpultsak.

    19. GAIA. Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, lagun egitea, deiak desbideratzea, etab. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.

    ADMINISTRAZIO-PROZEDURA

    20. GAIA. Administrazio-zuzenbidearen iturriak: Legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa

    21. GAIA. Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.

    22. GAIA. Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, motibazioa eta forma. Administrazio-egintzaren eraginkortasuna. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

    23. GAIA. Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa eta errefusatzea.

    24. GAIA. Administrazio-prozeduraren faseak.

    25. GAIA. Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.

    26. GAIA. Herri-administrazioen, bertako agintarien eta langileen erantzukizuna.