Joan edukira

    Feder 2021-2027 URAn

         2021-2027 feder funtsen logoa

    Kohesio-politika da Europar Batasunaren inbertsio-tresna garrantzitsuena estatu kideen artean gizarte-, ekonomia- eta lurralde-kohesioa sustatu, eta eskualdeen artean dauden desberdintasunak murrizteko.

    Bost inbertsio-lehentasun finkatu dira, EBk ekarpen handia egin dezakeen eremuetan.

    Bost helburu politiko lortzeko asmoz egingo dira EBren inbertsioak 2021-2027 aldian:

    Eskualde-garapeneko inbertsioak 1. eta 2. helburuetan ardaztuko dira gehienbat. EGEF baliabideen % 65 eta % 85 artean bideratuko dira lehentasunotara, estatu kideen aberastasun erlatiboaren arabera:

    • 1. H.P: Europa adimendunagoa izatea, berrikuntzaren, digitalizazioaren, ekonomia-eraldaketaren eta enpresa txiki eta ertainei laguntzearen bidez.
    • 2. H.P: Europa ekologikoagoa eta karbonorik gabea izatea, eta, horretarako, Parisko Ituna aplikatu eta ekologia-trantsizioan inbertitzea, baita energia berriztagarrietan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan ere.
    • 3. H.P: Europa konektatuago egotea, garraio estrategiko eta sare digitalen bidez.
    • 4. H.P: Europa sozialagoa izatea, eta, horretarako, gizarte-eskubideen ardatz europarra egia bihurtzea, eta kalitatezko enplegua, hezkuntza, gaitasun hezleak eta profesionalak, gizarteratzea eta asistentzia sanitariorako sarbide-berdintasuna sustatzea.
    • 5. H.P: Europa herritarrengandik hurbilago egotea, eta, horretarako, toki-kudeaketako hazkunde-estrategiak bultzatzea eta hiri-garapen jasangarria sustatzea Europar Batasun osoan.

    Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailera atxikia dagoen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa den heinean, Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027rako EGEF (Eskualde Garapeneko Europako Funtsa) programa eragilean parte hartzen du honako ardatz hauen barnean:

    Dokumentu estrategikoak

    Dokumentu honek Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat gai interesgarritan diseinatu diren epe ertain eta luzeko estrategia nagusiak deskribatzen ditu, 2021-2027 aldirako Kohesio Politikaren Helburuak erreferentziatzat hartuta.

    Estrategia horien lanketaren (eta jarraipenaren) oinarria Euskal Autonomia Erkidegoan egindako lankidetza-lan handia da, bai abiapuntuko egoeraren diagnostikoa egiteko, bai esku hartzeko erronkak/beharrak zehazteko. Horietatik guztietatik atera daitezke Euskal Autonomia Erkidegoak datozen urteetan eremu horietan aurre egin behar dien erronka nagusiak. Erronka horiek, kohesio-politikak ezarritako kontzentrazio-helburu eta -irizpideen arabera, Euskadiko EGEF Programaren 2021-2027 Estrategian hartu beharreko erronkak zehazten dituzte.

    Elkartze-akordioak kohesio-politikaren orientazio estrategikoak ezartzen ditu 2021-2027 programazio-aldirako, eta esparru-akordio zabal eta malgua da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF), Europako Plus Gizarte Funtsaren (FSE+), Trantsizio Justurako Funtsaren (FTJ) eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (FEMPA) esparruan diseinatutako programei estaldura ematen diena.

    Bai AAk bai kohesio-politikako programa guztiek Xedapen Komunei buruzko 2021/1060 (EB) Erregelamenduan (XKE) dute beren arau-esparrua, xedapen horiei aplikazio orokorra egiteko printzipioak eta xedapenak jasotzen baititu. Horrela, kohesio-politikaren programek, besteak beste, XKEren 9. artikuluan jasotako printzipio gidariak betetzen dituzte.

    Euskadiko 2021-2027 EGEF Programa

    Euskadiko 2021-2027 EGEF Programak Euskal Autonomia Erkidegoko estrategia, helburu politikoak eta lehentasunak jasotzen ditu, 2021-2027 programazio-aldirako Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako jardueren bidez gauzatzen dena.

    2022/11/29ko C (2022) 8901-final Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak EAEko 2021-2027 EGEF Programa onartu zuen. Bertan, I. eranskinean, programazio-aldi osorako EGEF laguntzaren gehieneko zenbatekoa jasotzen da, eta II. eranskinean, berriz, ekarpen publikoari aplika dakiokeen lehentasun bakoitzerako lagundutako finantzaketaren gehieneko ehunekoa.

    Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean eta planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura arautzen duen urriaren 16ko 211/2012 Dekretuan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da planek zuzendu behar dituzten oinarriak ezartzea, ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketenak, ingurumenaren babes-maila handia bermatuz, garapen iraunkorra sustatze aldera.

    Euskadiko 2021-2027 EGEF Programa egiteko prozesua amaitzeko, Emakundek, EAEn berdintasunaren arloan eskumena duen organoak, programako jarduera-tipologien azterketan oinarrituta, irizpen bat eman du programan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioa betetzeari buruz.

    Egitura Funtsen Kudeaketa Programen bitartez gauzatzen da. Programa bakoitzak lehentasunezko ardatzak eta inbertsio lehentasunak ditu. Elementu horien guztien bidez garapen-estrategia diseinatzen da, eta hori programak irauten duen bitartean aplikatu beharko da. Programarekin finantzatu nahi diren proiektuak estrategia horren barruan sartu behar dira. Bakoitzaren izaera espezifikoaren arabera, Egitura Funts bakoitzak proiektu mota zehatz batzuk finantzatu ahal izango ditu. Europar Batasuneko funtsekin finantzatutako diru laguntzek hari dagozkion batasuneko arauak bete beharko dituzte, baita haiek garatzen dituzten nazioko arauak ere. Estatu kideak bere gain hartzen du esku-hartzeen finantza-kontroleko lehenengo erantzukizuna; beraz, estatu kide horrek Batasuneko Funtsen erabilera eraginkorra eta arauen araberakoa ziurtatzeko neurriak hartu beharko ditu, eta nazioko zein Batasuneko arauak betetzen dituela bermatu beharko du, finantza-kudeaketa zuzena lortuz eta gerta daitezkeen irregulartasunak aurreikusiz, hautemanez eta zuzenduz.

    Kudeaketa

    Finantzaketaren eskaera-orria

    Programazio-aldian zehar, ebaluazioak egin behar dira, programak sortze- eta gauzatze-prozesuaren kalitatea hobetzeko, bai eta horien eraginkortasuna, efizientzia eta eragina baloratzeko ere. Ebaluazio-jardueren emaitzak zabaldu behar dira interesa duten eragile guztien artean, programen kudeaketan integra daitezen sustatzeko eta jendearen eskura jartzeko.

    Azken aldaketako data: