Hexakloroziklohexano kontzentrazioen eboluzioa Loiolako urtegian (Trapagaran). 2020ko abendua
Xehetasunak
2008ko uztailan hexakloroziklohexano aurkitu zen Loiolako urtegian (Trapagaran). Gertakari puntual horrek zaildu egin zuen Barakaldoko Basatxu Edateko Ura Tratatzeko Estaziotik ematen zen edateko uraren horniketan beharrezko osasun baldintzak bermatzea. Hori dela eta, egoera zuzentzeko hainbat neurri jarri ziren martxan, horien artean urtegia ur-hartzeari ixtea.
Loiolako urtegian ematen den hexakloroziklohexano kontzentrazioen eboluzioari buruz informatze aldera Uraren Euskal Agentziak, aldizka, txostenak prestatzen ditu egiten diren analisietan oinarrituta.
Honako hau da egindako azken txostena.
Beste alde batetik, era berean, hexakloroziklohexano kontzentrazioak aztertu egin dira Loiolako urtegiaren sedimentuetan, aurretik jasotako mailekin alderatu eta izandako bilakaera ebaluatu ahal izateko.
- Loiolako urtegiko sedimentuen analisia. 2020ko urria (PDF, 3 MB, Gaztelaniaz)
- Loiolako urtegiko sedimentuen analisia. 2016ko iraila (PDF, 2 MB, Gaztelaniaz)