Ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2010eko emaitzen txostena
Xehetasunak
Ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2010eko emaitzen txostena
Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarearen txosten honek, 2010. urtekoa, memoria txostena (24 atal, gaztelaniaz) eta sintesia ditu.
Lehen atalak erabilitako metodologiak biltzen ditu. Gero 23 atal aurkezten dira, hidrologia-unitate bakoitzari dagokien atalak eta ondorengo puntuak jorratzen dituztenak:
- Hidrologia-unitatea osatzen duten ur-masen egoera ekologikoa edo potentzial ekologikoen emaitzen laburpena
- Ur-masa bakoitzeko egoera ekologikoa edo potentzial ekologikoa kalkulatzeko beharrezko adierazleen emaitzen analisia.
- Ur-masa bakoitzeko egoera ekologikoa edo potentzial ekologikoaren bilakaera
Sintesi dokumentuak jasotzen ditu 2010eko txostenaren laburpena eta 2007-2010eko aldiko bilakaera.
Gainera, azterketan zehar lortutako datu gordinak Sareko Datu-basean daude bilduta.
Laburpen txostena. 2010ko Kanpaina. (Pdf. 1.03 Mb)

