Nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan dagoen inguruko nitratoen edukia. 2010ko txostena
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentarauaren eta Espainiako estatuan otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren bidez egin zen transposizioaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 1998ko abenduaren 22ko Erabakiarekin, 390/1998 Dekretua onartu zen: nekazaritzako jardueretatik ateratzen diren nitratoek ura kutsatzeko arriskua dagoen Gune Kalteberen Adierazpenarena. Bertan daude finkatuta Gune Kalteberak izendatzeko arauak: nekazaritzako jardueretatik ateratzen diren nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten guneenak. Eta Euskal Autonomia Erkidegorako Nekazaritzako Ohitura Onen Kodea onartu zen. Era berean, Gune Kaltebera izendatu zen Gasteizko lurrazpiko ur-masaren Ekialdeko Aldea. Ondoren, 2000n, nitratoek kutsatzeko arriskua duten Gune Kalteberen gaineko Ekintza Plana argitaratu zen (2000ko abenduaren 18ko Agindua).
Gero, 2008an, gune kalteberak handitu egin ziren (Dulantzi Sektorea, 2008ko apirilaren 8ko Agindua; Mendebalde Sektorea, 2009ko azaroaren 18ko Agindua), eta ekintza-planak eguneratu ziren (2008ko urriaren 15eko Agindua, 2009ko azaroaren 2ko Agindua).
Txosten hauetan aurkezten dira Gune Kalteberen lurrazaleko eta lurrazpiko uretan egindako analisien emaitzak; eta, era berean, azken urteetako informazioa kontuan izanda, konparaketa bat egiten da kutsadura kargaren garapenari inguruan.

