- Tarte berriak jarraipena emango dio Antzuola eta Bergara arteko A-636 errepidearen parean 2019ko martxoan amaitu zen hondakin-uren kolektoreari: etorkizunean, Antzuolako hondakin-urak Bergarara bideratzeko balioko duena
- Obra horiek egiteko aurreikusitako epea bost hilabetekoa da, eta 605.000 euroko aurrekontua du, BEZa barne
Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Antzuolako hondakin-uren kolektorea luzatzeko obren lizitazioa egingo du. Horrek jarraipena emango dio Antzuola eta Bergara arteko A-636 errepidearen parean 2019ko martxoan amaitu zen zatiari, eta etorkizunean Antzuolako hondakin-uren isurketak Bergarara eramango ditu (horretarako, tarte berri bat egin beharko da).
Obra horiek egiteko aurreikusitako epea bost hilabetekoa da, eta 605.000 €-ko aurrekontua du, BEZa barne.
Proiektuak Antzuolako hondakin-uren egungo kolektoreko urak hartuko ditu ibaiaren ezkerraldean, egungo ibaira isurtzen den puntutik gora, Ezkitza errekak Antzuola ibaiarekin bat egin aurretik.
Oharra: URAk Antzuolako kolektorea luzatzeko obrak lizitatu berri ditu (DOCX, 119 KB)