Saneamendu-sistema kudeatzeko plan integralak egin behar dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetako hiri-aglomerazioen inbentarioa.
2023ko irailaren 20an sartu zen indarrean ekainaren 18ko 665/2023 Errege Dekretua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua aldatzen duena, besteak beste.
Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren berritasunen artean, 259 bostgarren (“quinquies”) 2 artikuluan ezartzen da isurtzeko baimenen titularrak diren erakundeek Saneamendu Sistema Kudeatzeko Plan Integrala (aurrerantzean, SSKPI) egin behar dutela, adierazitako hiri-aglomerazioetan.
Jabari Publiko Hidraulikoaren Errege Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren arabera, SSKPI-ak egin behar dituzten hiri-aglomerazioen inbentarioa egingo dute organo eskudunek, gehienez ere urtebeteko epean, uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretua indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita. Epe hori 2024ko irailaren 20an amaituko da.
Xedapen horren arabera, Uraren Euskal Agentziak eskumena du Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroen inbentarioa egiteko. Horregatik, 2024ko uztailaren 9ko 134 zenbakiko EHAAn (PDF, 133 KB) argitaratutako iragarkiaren bidez, Uraren Euskal Agentziak jendaurrean jartzen du eranskinean zehaztutako inbentarioa, hilabeteko epean, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Ezarritako epearen barruan, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkeztu ahal izango dira, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduan, Uraren Euskal Agentziaren egoitza nagusian (Boulevard eraikina, Gamarrako atea, 1A, 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz), Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoan (Intxaurrondo kalea, 70, 1. solairua 20015 Donostia) eta Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoan (Urkixo zumarkalea, 36, 7. solairua, 48011 Bilbo), edo posta elektroniko bidez (isurketak@uragentzia.eus).
SSKPIaren behar hori zein hiri-aglomerazioei eta zergaitik egoikitzen zaien ezagutzeko irakurri honako agiriak:
Azken aldaketako data: