Joan edukira

    Barrukoaldeko hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2009/2010 Ziklo Hidrologikoa

    Xehetasunak

    2001 urteaz geroztik Uraren Euskal Agentziak "Euskal Autonomia Erkidegoko Barrualdeko Hezeguneen Kalitate Ekologikoaren Jarraipen Sarea" izeneko proiektua egiten du. Honako honetan, 2009/2010 ziklo hidrologikoan egindako lanak aurkezten dira.

    Ziklo honetan berritasun metodologiko batzuk sartu dira, batik bat aldagai hidromorfologikoen etengabeko neurketari buruzkoak eta zenbait arrain-populazioren ebaluazioarako teknika hidroakustikoak ezartzeari buruzkoak.

    Proiektuak barne jasotzen da urteroko txosten bat egin beharra, sare horretako hezeguneen egoera ekologikoari buruzko ebaluazioaren zein emaitzen gainekoa; horrez gain, berrikuspen metodologiko bat egitea ere jasorik dago, hezeguneen egoera ekologikoa ebaluatzeko dauden metodoak aztertuz eta horiek euskal hezeguneetan duten erabilgarritasuna argitzeko.

    Proiektu honen barruan, 2009/2010 ur-zikloari buruzko txosten oso bat idatzi da eta baita egoeraren kalifikazioaren laburpen bat ere, lortutako emaitzetan eta berrikuspen metodologikoan egindakoetan oinarrituz

    Emaitzen txostena. 2009/2010 Ziklo Hidrologikoa. (Pdf. 12Mb)

    Txostenaren laburpena. 2009/2010 Ziklo hidrologikoa. (Pdf 3 Mb)