Joan edukira

    Bigarren plangintza-zikloko Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana (2022-2027)

    Martxoaren 21eko 197/2023 Errege Dekretuaren (leiho berri batean irekitzen da) bitartez onartua izan da 2022-2027 zikloari dagokion Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana.

    Uholde Arriskua Kudeatzeko Plana (UAKP) baliabide garrantzitsua da 2007/60/EE Zuzentaraua ezartzeko bidean, alegia estrategia bateratua zehazten duena Europar Batasuneko Estatuentzat uholde arriskuaren ebaluazio eta kudeaketa aurrera eramateko orduan. UAKP eta Plan Hidrologikoa arroen kudeaketa integratu baten osagarriak dira eta ezinbestekoa da biak koordinatzea bien helburuak lortuko badira, horien artean: ur masen narriadura etetea eta ur masen eta babestutako eremuen egoera ekologiko egokia lortzea.

    Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren UAKPa, 2022-2027 zikloari dagokiona, 2007/60/EE Zuzentarau hori ezartzeko hirugarren eta azken fasea da.

    Agiriak

    Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren dokumentuak, Estatutaren eskumen-eremuan

    Ingurumen-ebaluazio estrategikoaren dokumentuak,Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremuan

    Ingurumen-adierazpen estrategikoaren Ebazpena (leiho berri batean irekitzen da)

    Azken aldaketako data: