Joan edukira

    Ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2008ko emaitzen txostena

    Xehetasunak

    "Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien ekologia-egoeraren segimendua egiteko sarearen" txosten honek, 2008. urtekoa, memoria txostena (24 kapitulu)  eta sintesi - dokumentua ditu.

    Lehen kapituluan, metodologien atala jaso da: erabilitako metodologiak bildu dira, metodologien bilakaera laburbildu da, eta Uraren Esparru Zuzentaraua ezartzeak eta lan-taldeetan parte hartzeak eragin dituen eguneratzeak aurkeztu dira: batez ere, Europako Batasuneko herrialdeek egindako interkalibrazio-ariketan gauzatutako eguneratzeak.

    Ekarpenik handiena, zalantzarik gabe, elementu biologiko batzuetarako eta elementu fisiko-kimiko orokorretarako ingurumen-helburuak ezartzea eta biologiaren arloko kalitatea zehazteko metodologiak garatzea izan da. Bigarren hori, ornogabe handien eta beren interkalibrazioaren ondorioz lortu da. Metodologia batzuk oraindik ez dira aldatu, eta 2004. eta 2005. urteetako txostena kontsulta daiteke.

    Gero, hainbat neurritako 23 kapitulu daude, 23 hidrologia-unitateei dagozkienak. Hidrologia-unitatea osatzen duten ur-masen emaitzak eta hidrologia-unitateek 2008an zuten ekologia-egoeraren kalifikazioa agertzen dira.


    Sintesi dokumentua bada 2008ko segimendu-sarearen emaitzen laburpena eta baita 2004tik 2008rako aldiko bilakerarena ere.

    Gainera, azterketan zehar lortutako datu gordinak Sareko Datu-basean daude bilduta (URSAREA).