Euskal Autonomia Erkidegoko barneko arroetan jabari publiko hidraulikoko ur-aprobetxamenduek bideratutako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzeko erregelamendua
2017ko apirilaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, EAEko Barne Arroetan jabari publiko hidraulikoko ur-aprobetxamenduetatik ateratako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituen agiriaren xedea da emariak neurtzeko sistema horiek arautzea. Lehenengo eta behin, uren aprobetxamenduko hargune guztietan sistema horiek instalatu eta mantentzeko preskripzio teknikoak onartzeko. Era berean, neurketak erregistratzeko prozedurak zehazteko, eta informazio hori erregistratu eta mantentzeko betebeharra ezarri, hala badagokio, behar diren datuak Uraren Euskal Agentziari jakinarazteko. Azkenik, erabiltzaileek instalatutako neurketa-bitartekoen ikuskapena nola egin arautu du, baita erregistroa eta, hala badagokio, emaitzen jakinarazpena ere.
Honako helburu hauek duten elementu sorta da:
- erabilitako ur bolumena neurtzea ahalbidetzen du eta
- bideratutako gehienezko bolumena mugatzen du
Oro har bolumena neurtzea ahalbidetzen duten elementuak horrela sailkatu daitezke:
- Neurtzaile mekanikoak (txorrota bakarra, Woltmann, pistoi birakaria, etab.)
- Neurtzaile ez mekanikoak (Kaudalimetro elektromagnetikoak, ultrasoinuak, etab.)
Emaria mugatzen duten elementuen artean daude, adibidez, uhateak edo erregulazio-balbulak.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko apirilaren 24ko agindua da EAEko Barne Arroetan jabari publiko hidraulikoko ur-aprobetxamenduetatik ateratako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituena.
Bolumenak kontrolatzeko sistemen agindua
Agindu honen xedea da ur-aprobetxamenduetatik ateratako ur-bolumenak kontrolatzea eta EAEko barne arroetan emandako emakiden betetze maila begiratzea
Agindu honen bitartez:
- Irizpide teknikoak ezartzen dira ur-aprobetxamenduetatik ateratako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak zehaztu, instalatu eta mantentzeko, horretarako gaitzen duen titulua edozein dela ere.
- Aprobetxamendu horien titularrek sistema horiei dagokienez dituzten betekizunak arautzen dira, horien artean neurketak erregistratu eta mantentzea; era berean, haien bitartez lortutako informazioa Uraren Euskal Agentziari jakinarazteko prozedura ezartzen da.
- Ezarritako kontrol-sistemen ikuskapena zein erregistroa arautzen da eta, beharrezkoa denean, emaitzen komunikazioa.
Neurtzeko sistema motak
Ondorengo estekaren bitartez jaitsi ahal izango duzun informazio-orrian zehazten dira emariaren neurketaren inguruko oinarrizko kontzeptu batzuk eta laburki azaldu egiten da gehien erabiltzen den neurketa sistemen funtzionamendua, horiek ezartzeko gomendioak eta horiek erabiltzearen aldeko eta kontrako arrazoiak.
Kontagailu motei buruzko informazio orria (PDF, 1 MB)
Emaria mugatzeko gailu motak
Ondoren jaitsi ahal izango duzun informazio orrian emaria mugatzeko gehien erabiltzen diren gailu motei buruzko informazioa ematen da.
Emaria mugatzeko gailuei buruzko informazio orria (PDF, 458 KB)
- AGINDUA, 2017ko apirilaren 24koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuarena, EAEko Barne Arroetan jabari publiko hidraulikoko ur-aprobetxamenduetatik ateratako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituena.
- 1/2006 LEGEA, ekainaren 23koa, Urarena.
- Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Plan Hidrologikoa 2015-2021
- Orden de 28/12/1988, de contadores de agua fría.
- Orden ITC 279/2008, por la que se regula el control metrológico del Estado de los contadores de agua fría, tipos A y B.
- 32/2014 Legea, abenduaren 22koa, Metrologiarena
- EBAZPENA, 2016ko otsailaren 11koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinen bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak.
Aprobetxamenduaren titularrak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
- Homologazio-egiaztagiria, metrologia-kontroleko zehaztapenak gainditzen dituela ziurtatzen duena. Lehendik instalatuta dauden sistemen kasuan, gainera, aldizkako azken egiaztapenaren ziurtagiria eraman beharko da.
- Ezaugarri teknikoen katalogoa, fabrikatzen duen enpresak emandako instrukzio edo egindako gomendioak barne.
- Planoa E: 1/10000 eskalan edo txikiagoan, ur-hartze puntua eta kontrol sistemaren kokapena islatzen dituena. Hiri-hornidura handientzat gomendagarria formatu digitalean aurkeztea (SHP, DWG, DNG,…).
- Ur-bolumena kontrolatzeko sistemaren instalazioaren krokis bornatua.
- Hargune eta neurketa gailuaren argazkiak, dagoeneko ezarrita egongo balitz.
Ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dituen 2017ko apirilaren 24ko aginduak ezartzen du neurketak erregistratu eta mantentzeko beharra; era berean, haien bitartez lortutako informazioa Uraren Euskal Agentziari jakinarazteko prozedura ezartzen da. Horretarako Uraren Euskal Agentziak aplikazio bat eskuragarri jarriko du titularrek bere datuak aurkeztu ditzaten.
Aginduaren 8. Artikuluari jarraiki aprobetxamenduaren mailaren arabera, honako neurketa- eta erregistro-prozedura hauek ezartzen dira:
- Lehen mailako aprobetxamenduetan (baimendutako gehienezko emaria 4 l/s baino txikiagoa), titularrak urtean ateratako bolumenaren ohar bat erregistratuko du web-aplikazioan, urteko metro kubikotan adierazia. Erregistroa urte naturalari buruzkoa izango da, eta zenbatespena urtarrilean erregistratu beharko da.
- Bigarren mailako aprobetxamenduetan (baimendutako gehienezko emaria 4 l/s eta 100 l/s bitartekoa), titularrak hilean jasotako bolumenaren ohar bat erregistratuko du web-aplikazioan, hileko metro kubikotan adierazia. Hilabete bakoitzari dagokion erregistroa hila amaitutakoan erregistratuko da.
- Hirugarren mailako aprobetxamenduetan (baimendutako gehienezko emaria 100 l/s-koa edo handiagoa), titularrak egunean jasotako bolumenaren ohar bat erregistratuko du web-aplikazioan, eguneko metro kubikotan adierazia. Eguneroko erregistroa hila amaitutakoan erregistratuko da. Fitxategi informatiko bateragarri bat sortu beharko da Uraren Euskal Agentziaren web-aplikazioan eransteko. Uraren Euskal Agentziak neurgailuek neurketak egunerokoa baino maiztasun handiagoarekin edo etengabeko kontrolarekin egin ditzatela eskatzen duenetan, eskatutako maiztasunarekin bat etorri beharko dute erregistroek.
Aplikazioa erabiltzeko informazio-orria (PDF, 410 KB)
Lehen edo bigarren mailako aprobetxamenduen titularrek erregistro (PDF, 684 KB) hori paperean eraman ahal izango dute.
Posta-helbidea
Gamarrako atea 1.A - 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava
Telefonoa: 900104955
Helbide elektronikoa: URAkontagailuak@uragentzia.eus
- Urte 1: gehieneko epea, 2017/05/11tik hasita, aprobetxamenduen titularrek, EAE barneko arroetan, ezarri beharreko bolumen-kontrol sistemaren proposamen bat aurkezteko.
- 6 hilabete: gehieneko epea prozedura ebazteko. Proposamena onartutzat hartuko da epe hori igaro ondoren titularrak erantzunik jaso ez badu.
- 3 hilabete: gehieneko epea proposatutako kontrol sistema ezarrita eta guztiz erabilgarri egoteko, honako egoeretako bat ematen den momentutik hasita: eskatutako informazio teknikoaren onarpena edo 6 hilabete igaro badira erantzunik jaso gabe. Uraren Euskal Agentziari jakinarazi beharko zaio sistemaren instalazioaren bukaera data.
Zer araudik erregulatzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetako ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak?
Zer aprobetxamendu-maila daude bolumenak kontrolatzeko sistemen gaineko indarreko araudiaren arabera?
Hiru aprobetxamendu-maila daude:
- Lehen maila: gehienez baimendutako emaria 4 l/s baino txikiagoa duen aprobetxamendua.
- Bigarren maila: gehienez baimendutako emaria 4 l/s eta 100 l/s bitartekoa duen aprobetxamendua.
- Hirugarren maila: gehienez baimendutako emaria 100 l/s-koa edo handiagoa duen aprobetxamendua.
Zer aprobetxamendutan instalatu behar da bolumenak kontrolatzeko sistema?
Ur-aprobetxamendu guztietan, azalekoetan nahiz lurpekoetan, horiek erabiltzeko baimena ematen duen titulu juridikoa edozein dela ere.
Nori dagokio bolumenak kontrolatzeko sistema instalatzea?
Emakidaren edo aprobetxamenduaren titularrari dagokio. Ur-aprobetxamenduaren titularrak, halaber, hartutako ur-bolumenari buruzko datuak erregistratu eta jakinarazi beharko ditu nahitaez, agindu horretan adierazitakoa betetzeko. Era berean, derrigortuta dago Uraren Euskal Agentziak egindako neurketen inguruan edozein unetan eska lezakeen informazioa ematera.
Presio bidezko hoditerien bitartez egindako ur-hartzeetan, zer kontagailu erabil daiteke?
Edozer kontagailu baliagarria izango da, une bakoitzean indarrean den legeriaren arabera kontrol metrologikoko zehaztapenak gainditzen baditu, aprobetxamenduaren ezaugarrietara egokitzen bada (emariari, bete beharreko lan-baldintzei eta gainerako parametro teknikoei dagokienez) eta egiaztagarria, zigilagarria eta manipulaezina bada.
Jabari publiko hidraulikoa kudeatzeko baliagarriak diren bolumena kontrolatzeko sistemak «A motakoak» eta «B motakoak» dira (Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko 279/2008 Agindua, urtarrilaren 31koa).
- «A motako» ur-kontagailuek, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko 279/2008 Aginduaren I. eranskineko 7.1. puntuaren arabera, bestelako sinboloen artean, Europar Batasunaren adostasuna adierazten duen zigilua, nazio mailakoa eta ur iraunkorreko edo nominaleko emariarena (Q3) eduki behar dituzte, eta horiek ikusgarriak eta ezabaezinak izan behar dira.
Modeloa onartuta dagoela ziurtatzen duten zigiluak
- «B motako» ur-kontagailuek, 1988ko abenduaren 28ko Aginduaren eranskineko IV. atalaren arabera, bestelako sinboloen artean, Europako Ekonomia Erkidegoak modeloa onartu duela adierazten duen zigilua eta ur iraunkorreko edo nominaleko emariarena (Q3) eduki behar dituzte, eta horiek ikusgarriak eta ezabaezinak izan behar dira.
Modeloa onartuta dagoela ziurtatzen duen zigilua
Lamina askeko bilketetarako, zer gailu da baliagarria?
Bolumena kontrolatzeko sistemak hormigoiz edo antzeko material batez estalitako sekzio bat izango du, baita zentimetrotan graduatutako eskala limnimetriko bat ere. Eskalak baimendutako emari maximoa adieraziko du, emakidaren ebazpenean agertuko dena.
Justifikatutako kasuetan bakarrik aukeratu ahal izango da beste gailu bat, eta horrek nahikoa doitasun eduki beharko du ur-laminaren mailari buruzko informazioa emateko.
Nola instalatu behar da bolumena kontrolatzeko sistema?
Presio bidezko hoditerien bitartez egindako ur-hartzea bada, bolumena kontrolatzeko sistema hargunetik ahalik eta gertuen instalatuko da, egoki funtzionatzeko fabrikatzaileak finkatutako distantziak errespetatuta. Halaber, edozein biltegiratze-egituratatik gora instalatuko da. Haren ezaugarri teknikoen eta muntaketa-ezaugarrien berri eman behar zaio Uraren Euskal Agentziari.
Ezingo da erdiko bideratzerik edo by-pass delakorik egon jabari publiko hidraulikoko bilketa-puntuaren eta neurketa-puntuaren artean, bolumena kontrolatzeko gailu gehigarriz hornituta egon ezean.
Ur-hartzea lamina askeko erregimenean egiten bada, bolumena kontrolatzeko sistema garraiatze-ubidean kokatuko da, eta, ahal den guztietan, kanalean ahalik eta goren, hargunearen zatiaren amaieratik hurbil.
Kontrol-sistema toki iritsi-erraz batean kokatu da, eta Uraren Euskal Agentziak izendatutako langileek une oro bertara iristeko baimena izango dute.
Zer egin behar da matxurarik badago, txarto funtzionatzen badu, ordezkatu beharra badago?
Uraren Euskal Agentziari jakinaraziko zaio berehala. Jakinarazpenean, gertakariaren data eta ordua, hartutako zuzenketa-neurrien deskribapena eta zerbitzua berriro ezartzeko aurreikusitako unea zehaztu beharko dira.
Instalatutako edozein elementu aldatzekotan, lehenengo instalaziorako ezarritako agindu tekniko eta administratiboen arabera egin beharko da.
Nola jakinaraziko zaizkio Uraren Euskal Agentziari eskuratutako datuak?
Aprobetxamenduaren titularrak ateratako ur-bolumenak erregistratu beharko ditu, Uraren Euskal Agentziak horretarako gaitutako webgunean.
- Lehen mailako aprobetxamenduetan (baimendutako gehienezko emaria 4 l/s baino txikiagoak), titularrak urtean ateratako bolumenaren ohar bat erregistratuko du web-aplikazioan, urteko metro kubikotan adierazita. Datua urtarrilean hartu beharko du.
- Bigarren mailako aprobetxamenduetan (baimendutako gehienezko emaria 4 l/s eta 100 l/s bitartekoa), hilero erregistratutako dira datuak, hileko metro kubikotan adierazita. Hirugarren mailako aprobetxamenduetan, egunero erregistratutako dira datuak, eguneko metro kubikotan adierazita.
- Hirugarren mailako aprobetxamenduetan (baimendutako gehienezko emaria 100 l/s-koa edo handiagoa), titularrak egunean jasotako bolumenaren ohar bat erregistratuko du web-aplikazioan, eguneko metro kubikotan adierazia. Eguneroko erregistroa hila amaitutakoan erregistratuko da. Fitxategi informatiko bateragarri baten bitartez web-aplikazioan eransteko. Uraren Euskal Agentziak neurgailuek neurketak egunerokoa baino maiztasun handiagoarekin edo etengabeko kontrolarekin egin ditzatela eskatzen duenetan, maiztasunarekin bat etorri beharko dute erregistroek.
Aplikazioa erabiltzeko informazio orria (PDF, 410 KB)
Lehen edo bigarren mailako aprobetxamenduetako titularrek, halaber, datuen erregistroa (PDF, 1 MB) paperean ere eraman dezakete.
Zer epe dago araudi berrira egokitzeko?
Hamabi hilabete araudia indarrean jartzen denetik (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean).