Joan edukira

Informazio Hidrologikorako Sistema Automatikoa

EAEn zehar estazio sare handi bat osatu da Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Larrialdi eta Meteorologikoaren Zuzendaritza eta URAk kudeatuta, honako baldintzak betetzen dituzten puntuekin: Neurketa hidro/meteorologikoa egiteko puntua, kontrol zentru batera lotura automatikoa duena. Horrekin batera URAk ezarritako sistemak  Beste erakunde batzuen datuak ere jasotzen ditu: Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren 23 estazioetatik, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren 10 estazioetatik, eta Añarbeko urtegiaren jarraipenaren informazio esanguratsuena.

Datuen transferentzia TETRA teknologiaren bitartez egiten da (Terrestrial Trunked Radio), WIMAX bitartez indartua banda zabalera handiagoa izateko. Informazio hori guztia Oracle datu base batean batu egiten da, Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzu Zentraletan kokatua dagoena (EJIE), segurtasun estandar handienekin eta etengabeko jarraipenarekin. URA sare korporatiboaren bitartez heltzen da datu horietara: EJIEren barruan dagoen zerbitzari batek sarrera ematen du EAEko Iragarpen eta Alerta Hidrologikoen Sistemara (UHATE).