Joan edukira

    Urak aldi baterako deribatzeko eskaera

    Eskaera, aldi baterako urak deribatzeko baimena lortzeko dena, hau da, epe laburrerako, nolanahi ere bi urte baino gutxiagorako, normalean jarduketa puntualei lotuta. 

    Aldi baterako ur-deribazioa prekarioan ematen da, uraren erabilera pribatiborako eskubiderik eman gabe, eta administrazioak ezeztatu egin dezake, baliabidea modu eraginkorragoan erabiltzeko. 

    Deribazioa egin ahal izateko, nahitaezkoa da: 

    • Ur-bolumen deribatuak kontrolatzeko sistema bat instalatzea. 
    • Dagokion uraren kanona ordaintzea. 

    Ebazteko gehieneko epea: 6 hilabete, eskaera egin zenetik.

    Nork izapidetu dezake?

    Interesatuta dagoen edozein pertsona, identifikazio elektronikoaren bidezTalde hauek behartuta daude egitera (1)

    • Enpresak eta elkarteak.
    • Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
    • Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
    • Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
    • Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
    • Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.

    Nola? 

    1. Irakurri informazio-orria.
    2. Dokumentu osagarriak prestatu (gehienez 10MB artxibo bakoitzeko). Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak. 
    3. Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:
      1. Identifika zaitez zure bitarteko elektronikoarekin.
      2. Bete inprimakia.
      3. Erantsi dokumentuak.
      4. Sinatu eta bidali.

    Nire karpetaren bidez, espedientearen egoera kontsultatu eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatu ahal izango dituzu.

    Non?

    Esteka honen bidez, zuzenean: Urak aldi baterako deribatzeko eskaera

    Nork izapidetu dezake?

    Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.

    Nola? 

    1. Irakurri informazio-orria.
    2. Osatu eta sinatu eskabide-eredua.
    3. Prestatu dagokion dokumentazioa. Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak.
      1. I. eranskina – Hargune bat baino gehiago iturburu batean
      2. II. eranskina – Putzu bat baino gehiago
      3. III. eranskina - Bolumenak kontrolatzeko sistema bat baino gehiago
    4. Erregistratu eskabidea toki hauetako edozeinetan:

    Non?

    • 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(2).

    Erakundeak:

    EAEko erkidego barruko arroetan, URA-Uraren Euskal Agentziara bidali beharko ditu izapideak, eta erkidego arteko arroen kasuan, Kantauriko Konfederazio Hidrografikora edo Ebroko Konfederazio Hidrografikora, dagokionaren arabera.

    Uraren Euskal Agentziak eskumena du erkidego barruko arroetan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik bakarrik igarotzen diren arroetan: Asua, Barbadun, Butroe, Estepona, Galindo, Gobela, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.

    Ebroko eta Kantauriko konfederazio hidrografikoak eskudunak dira autonomia-erkidego bat baino gehiago zeharkatzen dituzten erkidego arteko arroetan: Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal, Kadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baia, Zadorra, Inglares, Araia, Ega, Errioxa eta Bidasoako ardatz nagusia.

    Araudia:

    Kodea: Urak aldi baterako deribatzeko eskaera: 1021401

    Azken aldaketako data: