Tramiteak eta eskabideak
Orrialde honetan URAn egin daitezkeen tramiteen inguruko informazioa eta beharrezkoak diren inprimakiak aurkituko dituzu. Ezer baino lehen kontuan izan hurrengo hauek
- Espediente baten izapidetzea dagoeneko irekia izatekotan edozein agiri-falta zuzentzeko edo beste agiri berriren bat eransteko egoitza elektronikoko Nire karpeta erabili behar da, eta behar dena irekitako espedientean atxiki. Ez da beharrezkoa beste eskaera bat egitea.
- Urriaren 1eko 39/2015 Legeak administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena) 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.
Egiturazko antolamenduari buruzko txosten urbanistikoak:
Uraren Euskal Agentziak honako nahitaezko txosten zein txosten lotesle hauek egin behar ditu egiturazko hirigintza-antolamenduari dagokionez:
- Egiturazko hirigintza-antolamenduko tresnei dagokienez loteslea den txostena egin (LPP, LPS, HAPO, Arau Subsidiarioak eta dagozkien aldaketak), hasierako onarpena baino lehen, Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. artikuluaren I letrari jarraiki.
- Hirigintza-antolamenduko tresnei dagokienez loteslea den txostena egin (LPP, LPS, HAPO, Arau Subsidiarioak eta dagozkien aldaketak), hasierako onarpenaren ondoren, Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 7. artikuluaren k letrari jarraiki.
- Horrekin batera, EAEko lurraldeko erkidego arteko arroetan, Uraren Euskal Agentziak egiturazko hirigintza-antolamenduko tresnei txostenaren proposamena egiten die, Kantauriko eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoekin sinatutako hitzarmena betez.
|
Prozedura |
Tramitazio elektronikoa |
Oharra: Espediente baten izapidetzea dagoeneko irekia izatekotan edozein agiri-falta zuzentzeko edo beste agiri berriren bat eransteko egoitza elektronikoko Nire karpeta erabili behar da, eta behar dena irekitako espedientean atxiki. Ez da beharrezkoa beste eskaera bat egitea
Planifikazio-xehatuari txosten urbanistikoak
Uraren Euskal Agentziak honako nahitaezko txosten zein txosten lotesle hauek egin behar ditu planifikazio xehatuari dagokionez
- Erkidego osoan planifikazio xehatuari buruzko txostena egin (Plan berezia, Plan partziala, xehetasun azterketa), hasierako onarpena baino lehen eta ondoren, ekainaren 23ko 1/2006 Uren Legearen 7.l eta 7.k artikuluek ezarritakoari jarraiki.
- Horrekin batera, Euskadiko erkidegoarteko arroetan, eta Kantauriko eta Ebroko Konfederazioekin sinatutako hitzarmenaren harira, Uraren Euskal Agentziak planifikazio xehatuaren txosten proposamena egiten du Uren Legeari buruzko testu bategina onartzen duen 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 25.4 artikuluak ezarritakoari jarraiki.
|
Prozedura |
Tramitazio elektronikoa |
|
Planifikazio-xehatuari txosten urbanistikoak |
|
|
Lurzoru urbanizaezineko plan berezien txosten urbanistikoak |
Oharra: Espediente baten izapidetzea dagoeneko irekia izatekotan edozein agiri-falta zuzentzeko edo beste agiri berriren bat eransteko egoitza elektronikoko Nire karpeta erabili behar da, eta behar dena irekitako espedientean atxiki. Ez da beharrezkoa beste eskaera bat egitea
URAren administraziorako hainbat izapidetze ditu
Azken aldaketako data:


