Joan edukira

    URAren jarduera tresnak. Isurketen jarraipena

    Isurketak dira Euskadiko ur-ingurunekopresio handienetako bat. Hartzen den ur gehiena uraren hiri-zikloan erabiltzen denez, ez da harritzekoa isurketa gehienak ziklo horretan sortzea. Baimendu gabeko isurketak eta isurketa irregularrak guztizkoaren gutxieneko zati bat dira, eta horien kutsadura-karga guztizkoarena baino zati txikiagoa da. Horregatik, garrantzitsua da neurketa-, jarraipen- eta kontrol-tresnak izatea, bilakaera ikusteko eta, ondorioz, uren egoera ona zaintzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko.

    Zuzeneko korrelazioa ikusten da uraren hiri-zikloaren kudeaketaren integrazio- eta profesionalizazio-mailaren eta sortutako isurketen eraginaren artean. Datuak neurtzen eta erregistratzen jarraitzea da erronka, isurketa-puntuen kopurua eta lurraldeko uretara iritsi behar duten isurketen karga kutsatzailea murrizten jarraitzeko.

    Jarraian, isurketen jarraipena egiteko tresna garrantzitsuenak jasotzen dira.

    • Baimendutako isurketen errolda: Errolda horretan sartzen dira jabari publiko hidraulikora baimendutako isurketak, hala nola lurretik itsasorako isurketak, eta isurketa bakoitzaren benetako egoera ezagutzeko aukera ematen dute.
    • Baimendutako isurketen kontrola: emandako baimenetan bertan zehazten da titularrek URAri analisiak eta emariak dokumentu horretan bertan adierazitako maiztasunarekin bidaltzeko betebeharra dutela.
    • Euskadiko hiri-aglomerazio bakoitzerako hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzko araudian eskatutako parametro adierazgarrienen analisien emaitzak aurkeztennn dira.
    • URBEHA: proiektuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko hondakin-uretan SARS-CoV-2aren hondakin genetikoen presentzia antzematea, alerta epidemiologiko goiztiarreko sistema gisa balio izatea eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari bere erabakiak hartzen laguntzea.

    Azken aldaketako data: