Joan edukira

    Jabari publiko hidraulikora isurketak egiteko baimena berrikustea

    Jabari publiko hidraulikora isurketak egiteko baimenaren pertsona edo entitate titularrak prozedura hori eskatu behar du, baimen hori emateko baldintzak aldatu badira honako hauei dagokienez: isurketaren bolumena eta osaera, tratamendu-sistema, husteko modua, isurketa-fluxuen edozein aldaketa eta abar. 

    Ebazteko gehieneko epea:

    EAEko barne-arroen eremuan, 6 hilabete, baimena eskatzen denetik hasita 

    Erkidego arteko arroen eremuan, 12 hilabete, baimena eskatzen denetik hasita

    Nork izapidetu dezake?

    Interesatuta dagoen edozein pertsonak, identifikazio elektronikoaren bidezTalde hauek nahitaez egin beharko dute(1): 

    • Enpresak eta elkarteak.
    • Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
    • Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
    • Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
    • Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
    • Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.

    Nola? 

    1. Irakurri informazio-orria.  
    2. Hautatu eta bete itzazu beharrezkoak diren formularioak soilik, kontuan hartuta zein den baimendu nahi duzun isurketa mota: 
      1.1 Hiri-isurketa
      1.2 Hirikoak ez diren isurketak
      2. Isurgunea
      3.1. Bilketako urak
      3.2. Hondakin-ur gordinak
      3.3. Hozteko urak
      3.4. Karakterizazio orokorra
      3.5. Karakterizazio berezia
      4. Arazteko eta ebakuatzeko instalazioen eta kontrol-elementuen deskribapena
      5.Isurketak arazteko eta ezabatzeko obren eta instalazioen proiektua
      5.1 Saneamendu-sistemaren karakterizazioa
      5.2. Euri-aldietan saneamendu-sistemak gainezka egitearen ondoriozko kutsadura mugatzeko neurriak, jarduketak eta instalazioak
      6. Isurketak hirugarrenei eragindako ondorioak
      7.1 Kolektoreetara substantzia arriskutsuekin egindako industria-isurketen inbentarioa
      7.2 Kolektoreetara egindako isurketen saneamendu- eta kontrol-plana, eta murrizketa-programak
      8. Aurretiazko azterlan hidrogeologikoa
      9. Isurketaren erabiltzaile-erkidegoa eratzea


    3. Presta itzazu dokumentu osagarriak (gehienez, 10 MB artxibo bakoitzeko). Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak. 
    4. Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:

    Nire karpetaren bidez, aukera izango duzu espedientearen egoera kontsultatzeko eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatzeko.

    Non?

    Esteka honen bidez, zuzenean: Jabari publiko hidraulikora isurketak egiteko baimena berrikustea

    Nork izapidetu dezake?

    Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.  

    Nola? 

    1. Irakurri informazio-orria. 
    2. Bete eta sinatu eskabide-eredua. 
    3. Hautatu eta bete itzazu beharrezkoak diren formularioak soilik, kontuan hartuta zein den baimendu nahi duzun isurketa mota.  
      1.1 Hiri-isurketa
      1.2 Hirikoak ez diren isurketak
      2. Isurgunea
      3.1. Bilketako urak
      3.2. Hondakin-ur gordinak
      3.3. Hozteko urak
      3.4. Karakterizazio orokorra
      3.5. Karakterizazio berezia
      4. Arazteko eta ebakuatzeko instalazioen eta kontrol-elementuen deskribapena
      5.Isurketak arazteko eta ezabatzeko obren eta instalazioen proiektua
      5.1 Saneamendu-sistemaren karakterizazioa
      5.2. Euri-aldietan saneamendu-sistemak gainezka egitearen ondoriozko kutsadura mugatzeko neurriak, jarduketak eta instalazioak
      6. Isurketak hirugarrenei eragindako ondorioak
      7.1 Kolektoreetara substantzia arriskutsuekin egindako industria-isurketen inbentarioa
      7.2 Kolektoreetara egindako isurketen saneamendu- eta kontrol-plana, eta murrizketa-programak
      8. Aurretiazko azterlan hidrogeologikoa
      9. Isurketaren erabiltzaile-erkidegoa eratzea


    4. Prestatu dagokion dokumentazioa. Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak. 
    5. Erregistratu eskabidea toki hauetako edozeinetan.  

    Non? 

    Organismoak: 

    Uraren Euskal Agentziak eskumena du EAEko barne-arroetan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik bakarrik igarotzen diren arroetan: Asua, Barbadun, Butroe, Estepona, Galindo, Gobela, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.

    Ebroko eta Kantauriko konfederazio hidrografikoak eskudunak dira autonomia-erkidego bat baino gehiago zeharkatzen dituzten erkidego arteko arroetan: Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baia, Zadorra, Inglares, Araia, Ega, Errioxa eta Bidasoko ardatz nagusia.

    Araudia:

    Kodea: Jabari publiko hidraulikora isurketak egiteko baimena berrikustea 1021103

     

    Azken aldaketako data: