Jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimenen titulartasuna aldatzea
Prozedura honen bidez, jabari publiko hidraulikora(ibai, urtegi, laku edo, zeharka, lurpeko uretara) isurketak egiteko aldez aurretik emandako baimen baten titulartasuna aldatzen da.
Izapide horri esker, jardueraren pertsona edo entitate titular berriak bere gain har ditzake indarrean dagoen baimenetik eratorritako eskubideak eta betebeharrak, betiere baldintza teknikoak eta ingurumenekoak aldatu gabe.
Ebazteko gehieneko epea: 6 hilabete, eskaera egiten denetik aurrera.
Nork izapidetu dezake?
Interesatuta dagoen edozein pertsonak, identifikazio elektronikoaren bidez. Talde hauek nahitaez egin beharko dute(1):
- Enpresak eta elkarteak.
- Nortasun juridikorik gabeko entitateak (sozietate zibilak, jabe-erkidegoak, etab.).
- Profesional elkargokideak (beren jarduerarekin lotutako izapideetan).
- Enplegatu publikoak (beren eginkizunak betetzen dihardutenean).
- Enpresaburu indibidualak edo autonomoak, lanbide-jardueran egiten dituzten izapide eta jarduketetarako.
- Aurreko edozein kolektiboren ordezkariak.
Nola?
- Irakurri informazio-orria.
- Bete eta sinatu eskabide-eredua.
- Presta itzazu dokumentu osagarriak (gehienez, 10 MB artxibo bakoitzeko). Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak.
- Sartu egoitza elektronikoan, eta jarraitu urrats hauei:
- Identifika zaitez zure bitarteko elektronikoarekin.
- Bete inprimakia.
- Erantsi dokumentuak.
- Sinatu eta bidali.
Nire karpetaren bidez, aukera izango duzu espedientearen egoera kontsultatzeko eta izapidetzearen hurrengo urratsak kudeatzeko.
Non?
Esteka honen bidez, zuzenean: TITULARTASUNA ALDATZEA
Nork izapidetu dezake?
Pertsona fisikoek edo haien ordezkariek bakarrik, baldin eta elektronikoki egitera behartuta ez badaude. Hala ere, bitarteko elektronikoen bidez ere egin ahal izango dute, eta komunikatzeko modua aldatu ahal izango dute eskabidea izapidetzen den bitartean.
Nola?
- Irakurri informazio-orria.
- Bete eta sinatu eskabide-eredua.
- Prestatu dagokion dokumentazioa. Zalantzarik baduzu, informazio-orrian kontsulta ditzakezu xehetasun guztiak.
- Erregistratu eskabidea toki hauetako edozeinetan.
Non?
- Uraren Euskal Agentziaren hiru bulegoetako edozeinetan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara.
- Zuzenean: Herritarrei arreta presentziala emateko zerbitzuaren bidez.
- 39/2015 Legean aurreikusitako edozein modu gehigarri erabilita(2).
-
Noiz eskatu behar da obren eta jarduketen baimen baten titulartasuna aldatzeko?
- Espedientea izapidetze-bidean badago. Pertsona edo erakunde titular berriak aldaketa eskatu beharko du, bera izan dadin espedientearen pertsona edo erakunde titularra, izapideketaren hurrengo urratsetan.
- Espedientea ebatzita badago, bakar-bakarrik baimenak karga erantsi bat duenean (adibidez, okupazio-kanona), pertsona edo erakunde titular berriak bere gain hartuko duena.
Bi kasuetan, ezinbestekoa da, eskaerarekin batera, titulartasuna lagatzeko dokumentu bat aurkeztea, bi alderdiek sinatua (hasierako titularra den pertsona edo erakundea eta berria).
-
Nork eskatu behar du titulartasuna aldatzeko? Zer dokumentazio behar da?
Eskabidea obra eta jarduketak baimentzeko espedientearen titulartasuna eskuratzen duen pertsonak edo erakundeak aurkeztu behar du, eta pertsona edo erakunde titular berri bihurtuko da.
-
Baimenaren pertsona edo erakunde titular berria naiz. Zer dakar horrek? eta pertsona edo erakunde titularra banaiz?
Titulartasuna aldatzeko espedientearen ebazpenean, pertsona edo erakunde titular berria eta lehengoa zehazten dira.
Pertsona edo erakunde titular berri gisa, espedientearen titulartasuna subrogatzen zaizu, hasierako baimen-espedienteko eskubide eta betebehar berberak eskuratuta. Adibidez, baimenak okupazio-kanon bat badauka lotuta (jabari publiko hidraulikoarena), ordaindu egin beharko duzu. Gainera, eskabidea sinatzean, honako hau adierazi eta bete behar dut:
"Ez dira aldatu orain eskualdatzen den tituluan baimendutako jarduketak eta baldintzak, eta, beraz, eutsi egiten zaie baimena eman zen egunean eta, hala badagokio, jarduketa horien azken aitorpenaren txostenean aitortutako ezaugarriei."
Hasierako titular gisa, titulartasun-aldaketaren ebazpena gauzatzen denean, baimen-espedienteari lotutako eskubideak eta betebeharrak galtzen dituzu. Beraz, ebazpen honen aurretik egindako jarduketei baino ez diezu erantzungo.
-
Zer da jabari publiko hidraulikoa okupatzeko kanona?
Tasa bat da, jabari publiko hidraulikoko ondasunak okupatzeagatik ordaintzen dena. Ondasun horiek izan daitezke zubiak, estaldurak, hegalak, ibilguarekin airetiko edo lurpeko gurutzaketak, etab. Kanon hori jarduketa egiteko behar diren obren eta jarduketen baimenean ezartzen da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu “Jabari Publiko Hidraulikoaren okupazio-kanonari” buruzko ohiko galderen atala. Incluir el link a las FAQs de Canon euskara
-
Zer gertatzen da obra eta jarduketetarako baimen baten titulartasun aldaketa eskatu ondoren erantzunik jasotzen ez badut?
Jabari publiko hidraulikoan edo ibilguen zaintza-eremuan edo itsas-lehorreko babes-zortasuneko eremuan obrak edo jarduketak egiteko baimen baten titulartasuna aldaketa eskatu baduzu eta legez ezarritako epean erantzunik jasotzen ez baduzu, ez da inola ere ulertuko baimena eman zaizula, administrazio-isiltasuna negatiboa baita kasu honetan.
-
Jakinarazi didate nire espediente batzuk metatzen dituztela. Zer esan nahi du horrek?
Horrek esan nahi du zure eskaerak batera kudeatuko direla espediente bakar batean.
Metatze hori egiten da prozedurek oinarri bera dutenean edo hertsiki lotuta daudenean, eta organo eskudunak izapidetze efizienteago bat ahalbidetzen duenean.
-
Entzunaldi-izapidearen jakinarazpena jaso dut. Zerbait egin behar dut?
Aztertu bidali zaizun dokumentazioa (adibidez, txosten teknikoa).
Komenigarria iruditzen bazaizu, alegazio-idazki bat aurkez dezakezu adierazitako epean. Bidalitako informazioa baloratuko dugu, eta espedientearen ohiko izapidetzea aldatu ahal izango dugu.
Ezarritako epean alegaziorik aurkezten ez baduzu, jarraitu egingo du espedientearen izapidetzeak, ebatzi arte.
Entzunaldiaren izapideak espedientean interesdun gisa parte hartzeko eta defendatzeko bermea dakar.

Organismoak:
Uraren Euskal Agentziak eskumena du EAEko barne-arroetan, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik bakarrik igarotzen diren arroetan: Asua, Barbadun, Butroe, Estepona, Galindo, Gobela, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun eta Urola.
Ebroko eta Kantauriko konfederazio hidrografikoak eskudunak dira autonomia-erkidego bat baino gehiago zeharkatzen dituzten erkidego arteko arroetan: Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baia, Zadorra, Inglares, Araia, Ega, Errioxa eta Bidasoko ardatz nagusia.
Araudia:
- (1)Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikulua
- (2)Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikulua
- 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uraren Legearen testu bategina onartzen duena.
- 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena
- Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua, apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak onartua, eta hari egindako aldaketak
- 817/2015 Errege Dekretua, irailaren 11koa, Lurrazaleko uren egoeraren eta ingurumen-kalitateko arauen jarraipena eta ebaluazioa egiteko irizpideak ezartzen dituena
- AAA/2056/2014 Agindua, urriaren 27koa, Isurketa-baimenerako eta -adierazpenerako eskabide-eredu ofizialak onartzen dituena.
- 35/2023 Errege Dekretua, urtarrilaren 24koa, zeinaren bidez onartzen baita berrikus daitezela Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko demarkazio hidrografikoetako plan hidrologikoak eta Kantauri Ekialdeko, Miñoko, Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoetako Espainiako zatikoak.
- 11/1995 Errege Lege Dekretua, abenduaren 28koa, Hiriko hondar-urak tratatzeko arauak ezartzen dituena.
- 509/1996 Errege Dekretua, martxoaren 15ekoa, zeinaren bidez garatzen baita abenduaren 28ko 11/1995 Errege Lege Dekretua, Hiriko hondar-urak tratatzeko arauak ezartzen dituena.
Kodea: Jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimenen titulartasuna aldatzea : 1021102
Azken aldaketako data: