Joan edukira

Azken Txostenak

EAEko azaleko eta lurpeko uren egoeraren eta babestutako eremuen egoeraren jarraipena egiteko hainbat programa ditu, kasu batzuetan laurogeita hamargarren hamarkadatik. Hona hemen egindako azken txostenak

2021ean Uraren Euskal Agentziak ibaien egoerari jarraipena egiteko bi programa landu ditu, bata egoera biologikoa aztertzen duena, eta bestea egoera kimikoa neurtzen duena. Prestatutako bi txostenek egitura berdina dute:

  • Emaitzen memoria ebaluaketa egiteko erabilitako metodologiak azaltzen dituena, 2021eko emaitzen ebaluazioa eta urteetan izan duen bilakaera.
  • Laburpen agiria: kanpainaren jarduerak laburbiltzen ditu

EAEko ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2021

EAEko ibaien egoera kimikoaren jarraipena egiteko sarea. 2021

Euskal Autonomia Erkidegoko trantsizioko eta itsasertzeko uren ekologia-egoeraren segimendua egiteko sarearen txosten hau, 2021. urtekoa, bi agiritan egituratu da: emaitzen txostena eta sintesi dokumentuak (euskaraz eta gaztelaniaz).

Emaitzen txostena sarrera batekin eta erabilitako metodoak azaltzen dituen atal batekin hasten da; bertan ezagutzera ematen dira sarearen egitura eta egoeraren ebaluaketa egiteko erabiltzen dituen tresnak. Ondoren banakako ataletan aurkeztu eta azaldu egiten dira trantsizio (14) eta kostaldeko (4) sare bakoitzaren 2021ko kanpainaren emaitzak, bilakaera historikoa eta bere egoera ekologiko eta kimikoa 

Laburpen txostenetan labur azaltzen dira (euskaraz eta gaztelaniaz) 2021ko kanpainan egindako ekintzak; era berean, EAEko trantsizioko eta itsasertzeko uren egoera ekologiko eta kimikoaren eta bere bilakaeraren laburpena egiten da.

2001. urtean hasi zen EAEko lakuak, barruko hezeguneak eta urtegiak zaintzeko sarea

2020/2021 ziklo hidrologikoaren txostena honako bi agiri hauek osatzen dute:

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurrazpiko urak kontrolatzeko sarearen 2021ko txostenean ezagutzera ematen dira EAEko lurrazpiko ur masen egoera kimiko eta kuantitatiboaren ebaluaketan zehar egindakoak. Ondorengo izenburupean laburbiltzen dira.

Lurpeko urak kontrolatzeko oinarrizko sarea: 1998an sorturako sarea aldagai hidrologiko esanguratsuenak kontrolatzeko (kantitatea eta kalitatea) denboran zehar eman diren joerak zehaztu ahal izateko puntu adierazgarrienetan.  Horrek dakar: etengabe erregistratzea egoera kuantitatiboaren aldagai esanguratsuak (zundaketetan maila piezometrikoak, edo emariak iturburutan); bi hilabetero kontrolatzea egoera kimikoaren aldagai esanguratsuak (fisikokimika orokorra)

Jarraipenerako programa osagarriak. oinarrizko sarea osatzen dutenak helburu zehatzagoekin: substantzia arriskutsuen kontrola (2007tik martxan) plagizidak (2008tik martxan) Nitratoen poluzioaren aurrean urrakorrak  diren eremuen jarraipena (1998tik martxan) eta beste jarduera batzuk.

EAEko lurpeko uren egoera kimikoaren ebaluaketa 2016-2021 denboraldian

Agiriak

Nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko eremuen jarraipena egitea 91/676/EEE Zuzentarauaren 5. artikuluak ezartzen duen betebeharra da. Xedea da nitrato pilaketaren bilakaera ezagutzea eta ezarritako neurrien eraginkortasuna neurtzea

Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan, orotara, 5 eremu kaltebera zehaztu dira (3 Gasteizko Unitate hidrologeologikoan eta 2 Miranda de Ebroko lurpeko ur masa alubialean). Ondoren jarraipen-lan horien azken txostena aurkezten da.

Giza kontsumorako erabiltzen diren ur-masen hartuneak Zona Babestuen Erregistroan barne hartu dira, giza kontsumorako uraren kalitatea eta kantitatea zaintzeko eta babesteko helburuarekin.

Osasunaren arloko agintariek, ingurumen-osasunaren eta kontsumorako uren osasunaren esparruan, eta Eremu Babestuen Erregistroko hartuneak barne hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumorako urak kontrolatzeko eta zaintzeko sarea eta EAEko ontsumoko Uren Informazio Sarea  ezarrita ditu.

Bestalde, 2012. Urtean Uraren Euskal Agentziak kontrol-programa bat hasi du, lurrazaleko eta lurrazpiko ur-masekin lotutako hartuneen kontrol fisikokimikoa barne hartzen dituena. Lurrazaleko hartuneei EAEko Barne Arroen esparrua dagokie eta lur azpiko uren kontrola EAE osora zabaltzen da.

 1341/2007 Errege Dekretuak, urriaren 11koak eta bainurako uren kalitatearen kudeaketari buruzkoa honako hau xedatzen zuen.

  • Osasun arloko agintaritzaren ardura da EAEko bainurako eremuen osasun-zaintza (leiho berri batean irekitzen da). Bainurako eremuen kalifikazioak, analisien emaitzak eta beste txosten nazional eta europar batzuk Bainurako Uren Informazio Sistema Nazionalean (NÁYADE) (leiho berri batean irekitzen da) eskura daitezke .
  • Ingurumenaren arloko agintaritzaren ardura da bainurako uren eremuen profilak zehaztu eta berrikustea. Uraren Euskal Agentziak, 2009tik aurrera, EAEko bainurako uren eremuen profilen hainbat berrikuspen egin ditu. Azken berrikuspena 2016an egin da (PDF, 60 MB)
  • Bestalde Uraren Euskal Agentzia 2012. Urtean, trantsizio eta konstaldeko uren egoeraren jarraipena egiteko daukan programaren barruan hasi egin da EAEko kostaldean kokatzen diren bainurako eremuen ingurumen-kontrola egiten.



 

Jarraipen-programekin batera Uraren Euskal Agentziak azterlan espezifikoak egiten ditu. Lan horien bidez, ingurumen-helburuak lortzeko eragina duten arazo desberdinei buruzko diagnostiko egitea da helburua.  Ondoren, zenbait lan hauen emaitzak aurkezten dira:

Hexakloroziklohexano kutsaduraren azterketa

TBT-aren (Eztainu Tributilo) kutsaduraren azterketa

Behaketa-zerrendako substantzien azterketa 2008/105/EB Zuzentaraua 

2020ko otsailaren 6an luizi handia gertatu zen Zaldibarko zabortegiko instalazioetan (Verter Recicling S.L.)

Egoeraren arazoei eta arriskuei aurre egiteko eskumena duten administrazioen arteko koordinazio-bileretan, Uraren Euskal Agentziak zenbait ekintza garatzea erabaki du, besteak beste, Zabortegi inguruko uren Jarraipenerako plana idaztea.

Dokumentu honek plan hori jasotzen du, eta, bertan, kontrol-sarearen diseinua (estazioen kokapena, jarraipena egiteko parametro edo adierazleak eta maiztasuna) eta dagozkion jarraipen-txostenen izaera (edukia, egitura eta aldizkakotasuna) jasotzen dira.

Uren jarraipen-txostenak.

Zaldibarko zabortegiko luiziaren ondoren URAk abiarazitako eremuko uren jarraipen-planak martxan jarraitzen du: zehazki, lixibiatuak kolektorera bideratzea, luiziak eragindako urak ikuskatzea, laginak hartzea, lortutako emaitza analitikoak aztertzea eta hautemandako joerak sistematikoki biltzea.

2020ko otsailaren 12an, jarraipen-txostenak argitaratzen hasi ginen egunero. Ondoren, txosten horietan erregistratutako datuen aldaketak eguneroko dekalaje horrekin esanguratsuak ez zirela iritzita, astean txosten bat argitaratzeari ekin zitzaion, eta aurrerago, hilean txosten bat argitaratzeari. Beraz, nahiz eta analisiak eta datu-bilketa zabortegiaren ingurunearen jarraipen-planean ezartzen den bezala egiten jarraitu, jarraipen-txostenak emaitza analitikoen azterketan antzematen diren joera-aldaketen araberako maiztasunarekin argitaratuko dira. Txosten horietan bildutako datuak jasoko dira, aztertutako parametroetan datuen bilakaera erakusteko.

Hona hemen argitaraturiko azken txostena:

Uren jarraipen biologikoa

Uren jarraipen-txostenak.Eguneroko jarraipen-txostenak 2021.01.15ra arte.

Hartutako analitiken emaitzak

Datuak

Datuak azaltzeko oharrak

Uren jarraipenerako plana.